Palestinako herriarekin elkartasunez, ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea urriaren 15erako Hego Euskal Herrian deitutako lanuzte eta greba deialdiekin. Hedabide honetako kazetariek greba aktiboa egingo dute eta Palestinarekin loturiko informazioei jarraipen berezia egingo diote egun osoan zehar. ARGIAko telefonoa egun osoz etenik egongo da.
Webgunean mobilizazio egun honi gertuko jarraipena egingo diogu eta tokian tokiko informazioa jasoko dute berriemaile bereziek.
Aldi berean, ARGIAk dei egiten die bere irakurleei sindikatu eta eragile sozialek deitu dituzten deialdiekin bat egin dezaten.
Jarraian, ARGIA ere parte den Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresen sarea den Olatukoopek atera duen oharra:
Olatukoopetik dei egiten diogu Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta mugimendu kooperatiboko kide orori U15 mobilizazioetan parte hartzera.
Genozidioaren aurrean ezin gara isilik geratu: sionismoarekin harremanak hautsi eta bizitzaren aldeko konpromisoa berritu behar dugu.
Antolatu, partekatu eta sortu bizitza duinak posible egiten dituzten ekimenak.