“Fagor Etxetresnakeko bazkideen ardurak jarritako ekarpenei mugatuta daude”

  • Javier Goienetxea Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko Presidentea elkarrizketatu du Goienak eta Fagor Etxetresnen krisiaz berba egin du.


2013ko azaroaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Javier Goienetxeak bazkideen ardurari garrantzia eman die bere adierazpenetan (argazkia: Proyecto Tess).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Goienetxearen ustez “garrantzitsua da erantzukizunak ezagutzea. Hobe, hala eta guztiz, arduratasunari erreparatzea”. Elkarrizketako pasarte esanguratsuenak dituzu ondorengoak:

“Zein da arduraduna? Entzuten diren iritzietan ematen du errudunak kooperatiba kanpoan daudela, eta hori nire iritziz ez da horrela, kooperatiban denok daukagu norberaren ardura. Hemen gertatu denak merkatuarekin dauka zerikusi handia. Fagor Etxetresnak gauza asko egin ditu ondo egoerari aurre egiteko, lanpostu murrizketak, soldata jaitsierak… baina ez da, tamalez, nahikoa izan. Hortik aurrera, lehenengo etxe barrura begiratzea komeni da, biktima paperetik ardurara pasatuz”

“Ez dugu ahaztu behar Mondragon Taldea osatzen dutenak kooperatiba bakarrak direla, bakoitza beren ardurarekin, nahiz eta dibisioka antolatuta egon. Eta kooperatibak pertsonak osatzen dute, hortaz bakoitzaren kooperatiban bazkideak jarritako ekarpenak jasotzeko aukerarik ez egotea gertatuz gero, nori eskatu diru hori? Beste kooperatiba batzuei eta bertako bazkideei?”.

“[Kooperatibismoa] ezagutzen dudan eredu sozio-enpresarial aurreratuena da, bere “inperfekzioekin”. Bestela zer daukagu, kapitalismoa? Egin beharko genukeena da geurea defendatu, gure alde borrokatu. Entzuten diren ahotsak haserrea eta amorrua erakusten dute, eta gaurko egoeran ulertzekoak izan daitezke, baina seguru nago pertsona asko daudela gertatutakoaz hausnarketak egiten eta ereduaren balioarekin ados daudenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!