Ardi haragi debekatua aurkitu dute Spangheron

  • Okzitaniako Castelnaudary hiriko Spangheroren lokaletan 57 tona ardi haragi atzeman dute, Britainia Handitik ekarriak. Haragi hori inportatzea debekaturik dago kasu gehienetan, eta ondorioz, Lur Berri jabe duen filiala berriz ere susmopean dago, zaldi haragiarekin arazoak izan ostean.


2013ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lur Berriren filiala den Spangherok arazoak ditu berriz ere haragi debekatuarekin (arg.: Kazeta.info / Gaizka Iroz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

RTL webgunearen arabera, ez da ziurra Spangheroren egoitzan aurkituriko haragi hori merkaturatua izan denik, baina Barthélémy Aguerre enpresako presidenteak esan du berriz ere hornitzaileek engainaturik izan direla.

Ardikiaren laginak duela hilabete eskuratu zituzten eta auzia Pariseko Osasun Publikoaren buruaren eskuetan geratu da.

Zaldikiarekin gertatutakoari buruzko erreportaje zabala eskaini zion ARGIAk 2.361. zenbakian. Irakurri Pello Zubiriak sinatutako "Neoliberalismoaz ikastaro trinkoa Amikuzen".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
Eguneraketa berriak daude