Arabako Foru Aldundiak Foru Egoitzetan soldata-eskala bikoitza ezarri du

  • Arabako Foru Aldundiak, Bizia Eguneko Zentroko langileak foru egoitzera lanera bidali ditu, Covid-19aren osasun-larrialdiaren ondorioz sortu diren beharrei erantzuteko. Nahiz eta langile horiek foru-egoitzetako plantilla eta ekipo arruntak izatera pasatu diren (kasu honetan Zadorra egoitzakoa), gainerako langileen egutegi eta ordutegi bera betetzen ari diren eta, batez ere, lan bera egiten duten, atxikita dauden zentroko lan-baldintzen arabera kobratzen dute, Zadorra egoitzako berezko langileek jasotzen dutena baino askoz ere kopuru txikiagoa, alegia.


2020ko apirilaren 30an - 08:26

Martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduan oinarrituta, Arabako Foru Aldundiak, Bizia Eguneko Zentroko langileak foru egoitzera lanera bidali ditu, Covid-19aren osasun-larrialdiaren ondorioz sortu diren beharrei erantzuteko. Nahiz eta langile horiek foru-egoitzetako plantilla eta ekipo arruntak izatera pasatu diren (kasu honetan Zadorra egoitzakoa), gainerako langileen egutegi eta ordutegi bera betetzen ari diren eta, batez ere, lan bera egiten duten, atxikita dauden zentroko lan-baldintzen arabera kobratzen dute, Zadorra egoitzako berezko langileek jasotzen dutena baino askoz ere kopuru txikiagoa, alegia.

ELAk bi gauza azpimarratu nahi ditu: alde batetik, hirugarren adinekoen egoitzak kudeatzeko sistema gaiztoa salatu nahi dugu, Aldundia baita horren azken eta arduradun nagusia. Egoitza publikoen foru-sarea ez ezik, Araban oso hedatuta daude egoitza kontzertatuak eta pribatuak, non erabiltzaileek jasotzen duten arreta eta langileen lan-baldintzek ez daukaten zer ikusirik sare publikokoekin. Hitzartutako hobekuntzaren bat egon ezean, egoitza pribatuetako langileek estatuko hitzarmenaren arabera kobratzen dute.

Bestalde, foru-aldundiari gogorarazi behar diogu langile horiek foru-egoitzetako plantilletan sartu direnean, euren egutegiak, ordutegiak eta lanaldiak aldatu egin direla, eta askotan urratu egin zaiela lana eta familia bateratzeko eskubidea. Ez da ahaztu behar, zoritxarrez, gaur egun ere kontziliazioaren zama emakumeena dela gehienbat. Honek, ekitaterako falta zaigun bidean, gure erakundeentzako kezka bat suposatu beharko luke.

Era berean, garrantzi maila berdinean jarri behar dugu, aldundiak ez duela bere lan poltsetako behin-behineko langileak kontratatzeko horrenbesteko beharrik. Aldundiak bermatu behar du Bizia Eguneko Zentroko langileek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko langileek adina kobratuko dutela, eta aurrez aldi baterako zerbitzuak ematen zituzten langileak lanera itzuliko direla. Beste edozein neurri, "Eskulan" merkea eta prekarizatua erabiltzea litzateke, osasun-larrialdietarako ezarritako ezohiko neurriez baliatuta.

Apirilaren 30ean ELA Arabako Foru Aldundiarekin bilduko da, eta egoera horiek bideratzea eskatuko diogu. Beste probintzia batzuetan, aldundiek bere gain hartu dituzte baliabide pribatuetako langileen soldata-aldeak zentro publikoetara zerbitzuak ematera bideratu dituztenean. Araban ere berdin egitea eskatzen dugu. Era berean, ez dugu ahaztu behar Araban probintzia-hitzarmenik gabeko EAEko lurralde bakarra izaten jarraitzen dugula; beraz, are lazgarriagoa da hori Arabako langileen kasuan. Berriro ere, Araban hitzarmen probintzial bat bultzatu ahal izateko behar diren baliabideak jartzea eskatzen dugu. Erakundeen betebeharra delako zaintzen gaituztenak zaintzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude