Apustu etxeen ugaltzea mugatzeko neurriak aztertuko ditu Valladolideko Udalak

  • Joko eta apustu aretoen kopuru geroz eta handiagoaren inguruko eztabaida gurera ere heldu denean, Judimendi edota Azpeitiko kasuek erakusten duten moduan, Valladolideko (Espainiako Estatua) Udaleko alderdiek aho batez onartu dute lokal horien hedapena mugatzeko neurriak aztertzea.

     


2018ko urriaren 5ean - 09:55
Valladolideko apustu-areto bat / Google
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Toma la Palabra (Hitza hartu) taldeak aurkeztutako mozioak planteatzen du, batetik, ludopatia borrokatzeko kontzientziazio-prebentzio ekintzak abiatzea; eta bestetik, aretoei lizentziak banatzerakoan baldintza urbanistiko zorrotzagoak jartzea, ez daitezen ireki ikastetxe, kultur-etxe eta gazteak biltzen diren bestelako espazioetatik hurbil.

Jakitun kirol apustuek batez ere gazteen artean egin dutela gora, ikastetxeetan kanpaina bereziak jarri nahi ditu abian Valladolideko Udalak. Mozioari hainbat proposamen gehitu dizkiote gainerako alderdiek. Hala, joko eta apustu etxeen publizitatea eta sustapena mugatzeko neurriak ere jaso ditu testuak, baita sektoreko enpresek lortutako irabaziak "joko patologikoa" tratatzeko bideratzea ere, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.