Apustu etxeen aurkako aldarrikapenak zabaltzen ari dira Euskal Herrian

  • Gazte Komunistak taldeak pegatinaz estali ditu Iruñea eta Bilboko hainbat apustu etxe, "jendearen bizitza izorratuz aberasten direla" salatzeko.


2018ko urriaren 19an - 12:15
Pegatinak jarri dituzten lokaletako bat. Argazkia: @GazteKomunistak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken urteetan apustu etxeen lokalek Euskal Herrian izan duten gorakadari aurre egiteko, inguruko auzo eta herrietatik alde egiteko eskatzen duten pegatinen bidez jendearen arreta bereganatu du Gazte Komunista taldeak.

Jokoak ludopatia edo zorpetzea eragiten dituela eta egoera ekonomiko prekarioan dauden pertsonei dirua azkar irabazteko esperantza faltsuak ematen dizkietela salatu dute elkartekoek.

Apustu etxeen alternatiba gisa, Gazte Komunistek gazteentzako askotariko aisialdi ereduen beharra azpimarratu dute eta langile klaseari deia egin die autodefentsa jarrera hartzeko etekin ekonomikoak handitzeko iruzur egiten duen enpresa modeloaren aurrean.

Gazteri kritiko eta borrokalaria nahi dutela ere adierazi dute eta ondorioz, bizitza duina eta gazteentzako aisialdi eredu hobeak izateko lanean jarraituko dutela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude