Apoyos Metálicos enpresako 73 langile kaleratze arriskuan daudela salatu dute Altsasun

  • Olazagutiako (Nafarroa) Grupo Daniel Alonso taldeko enpresa itxi nahi dutela salatu dute langileek. Hala izatekotan 73 langile kalean geratuko liratekela ohartarazi dute langileek. Gainontzeko zortzi langileei Asturiaseko lantegietara lekualdatzeko proposamena egin die enpresak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 2an - 11:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarretaratzea egin zuten Apoyos Metálicos lantegiko langileek deituta, igandean Altsasun (Nafarroa). Apoyos Metalicos ez itxi, sakana se muere lemapean egin zuten mobilizazioa. Bertan, langileek ohartarazi dute enpresa zuzendaritzak sakanako lantegia itxi eta lanpostuak Asturiaseko Linares eta Avilés herrietan dituen lantegietara eraman nahi dituela.

Izan ere, enpresa zuzendaritzak lekualdaketa hori eskaini die lantegiko 81 langileetatik 8ri. Gainontzeko 73 langileak kaleratu egingo dituztela salatu dute elkarretaratzean langileek. Enpresaren itxiera eta lanpostuen lekualdatzea salatzeko hainbat izan dira Altsasun elkartu diren herritarrak. Grupo Daniel Alonsoko Apoyos Metálicos enpresak 50 urte daramatza eskualdean.

Langileek jakinarazi dutenez, datorren astean elkartuko dira Nafar Gobernuko ordezkariekin eta elkarretaratzea egingo dute Sarrigurengo (Nafarroa) Gamesaren lantegiaren atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude