Elkarretaratzea egin zuten Apoyos Metálicos lantegiko langileek deituta, igandean Altsasun (Nafarroa). Apoyos Metalicos ez itxi, sakana se muere lemapean egin zuten mobilizazioa. Bertan, langileek ohartarazi dute enpresa zuzendaritzak sakanako lantegia itxi eta lanpostuak Asturiaseko Linares eta Avilés herrietan dituen lantegietara eraman nahi dituela.
Izan ere, enpresa zuzendaritzak lekualdaketa hori eskaini die lantegiko 81 langileetatik 8ri. Gainontzeko 73 langileak kaleratu egingo dituztela salatu dute elkarretaratzean langileek. Enpresaren itxiera eta lanpostuen lekualdatzea salatzeko hainbat izan dira Altsasun elkartu diren herritarrak. Grupo Daniel Alonsoko Apoyos Metálicos enpresak 50 urte daramatza eskualdean.
Langileek jakinarazi dutenez, datorren astean elkartuko dira Nafar Gobernuko ordezkariekin eta elkarretaratzea egingo dute Sarrigurengo (Nafarroa) Gamesaren lantegiaren atarian.