Kafe Antzokia eta Euskararen Etxearen kokapena erabakita, egitasmoa garatzeko "oinarriak" zehaztu behar direla gogoratu du Lukas Etxeberriak.
Hainbat hilabeteko negoziazioen ostean, akordioa lortu dute Gasteizko Udalak eta euskalgintzako eragileek. Euskararen Etxea eta Kafe Antzokia Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregian kokatzea erabaki dute, hori aurrera eramateko "hainbat baldintza" bete behar badira ere. Euskalgintzaren ordezkari gisa, Lazarraga kultur elkartea arduratu da proiektua garatu eta ezagutzera emateaz.
Gertuago dago Antzokia?
Baietz espero dugu. Gure zalantzak izan ditugu, baina pozik gaude hartutako erabakiarekin. Dudak izan ditugu lehenengo aukerarekin alderatuta –Eskoriatza Eskibel jauregia– metro dexente gutxiago dituelako Ruiz de Bergarak, eta Kafe Antzokia bera espazio aldetik txikia izango zelakoan. Baina uste dugu leku aproposa izango dela, eta alde onak ere badituela; gertuago dago hiri erdialdetik, Andra Mari Zuriaren plazatik eskura, eta bildua ere bada, bi proiektuak toki berean sartzen dira. Aurreikusten genuen programazioa duintasunez egiteko lekua izango dela uste dugu. Itxitura bat jarriko dute lehenengo eta bigarren solairuaren artean eta horrek espazio berri batentzako aukera emango du. Aukera desberdinak jorratzen ari gara.
Zein izango da hurrengo pausoa?
Batetik, Udalarekin aztertu behar dugu Kafe Antzokiak eta Euskararen Etxeak zer behar dituen eta nola antolatu hori guztia. Eta, beste alde batetik, kudeaketa eredua erabaki behar dugu; oso garrantzitsua da hori. Kokapenari baiezkoa eman diogu borondate onez, eta espero dugu Udalak ere horretan aurrera egitea, bideragarritasun ekonomikoa bermatzea. Etorkizuna bermatzea.
Zer kudeaketa eredu izan behar du, zuen ustez?
Lazarragak hasieran eskaera egin zuen fundazio bat osatzeko, desberdinen arteko fundazio bat. Baina badirudi instituzioak ez daudela fundazioa osatzearen alde, eta Udaleko legelariek ere ez dute ikusten. Badirudi hitzarmenaren aldekoagoak direla. Ikusiko dugu, baina helburua da hitzarmen horretan bermeak lortzea etorkizuneko bideragarritasuna lortzeko. Kokapenak eta horrek guztiak mediatikoki oihartzun handia dauka, baina horretaz aparte gero etorkizuna ziurtatzen duten bermeak behar dira; Antzokiaren etorkizuneko bermeak behar dira orain.
Alderdien aldetik zer jarrera sumatu duzue?
Aurreikusten dugu ondo joango dela alde horretatik; orain arte ez dugu kontrako jarrerarik ikusi. Dena dela, adostasun horri heltzeko eskatu diegu, eta lehen sortutako lan mahaiak jorratuko du lan hori, gauzak argitu eta adostasuna bermatzeko.
Eskoriatza Eskibel jauregia alde batera uzteko garaian, epeak izan dira arrazoi nagusia?
Denetarik izan da pixka bat. Oztopoak agertzen hasi ziren, fuel-oila... Ikusten genuen atzeratzen ari zela, eta aurrerapauso bat eman behar zela, jendeari mezu positibo bat eman behar zitzaion. Atzeratzen ari zen, eta gehiago atzeratuko zela ere seguru geunden. Nolabait, ziurtasuna bermatze aldera beste aukera horri heldu diogu; aurretik baldintza duinak izango dituen lekua izan dadin ziurtatu ondoren.
Halako proiektu bat atzeratzeak zer esan nahi du? Borondate politikoa izan da azken urteetan?
Egia da beste proiektu batzuk azkarrago joaten direla, baina ez nuke esango borondate falta egon denik. Agian gehiago egin zezaketela, beharbada bai. Proiektu hau euskararentzako hauspo bat da, euskararen funtzio guztiak bermatuko dituen gune bat sortzea da asmoa, eta ongi dakigunez euskararen inguruan ez da erraza egitasmoak gauzatzea. Esan behar da beste proiektua ere tamainaz handi samar itxura ere bazuela eta hau agian gauzagarriagoa da. Euskalgintzatik begi onez ikusi dute orain hartutako erabakia.
Udal hauteskundeak izango dira hurrengo urtean. Alderdien gainetik eutsiko zaio proiektuari?
Edozer gertatu daiteke, berme absoluturik ez dago. Baina borondate txarrik ez dugu ikusi eta konfidantza izaten jarraitzen dugu..
Bien bitartean, aurrera jarraitzen du Euskararen Etxeak.
Orain arteko ibilbidearekin oso pozik gaude. 300 emanaldi baino gehiago izan dira, 30.000 erabiltzaile baino gehiago... Aurrera begira, jende gehiagorengana iristeko lanean jarraitu behar dugu, gazteengana batez ere.
Albiste hau alea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Bilboko Guggenheimeko museoaren kanpoaldean bildu dira plataformako kideak, bertan zuelako bere lehen agerraldi publikoa Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berri Miren Arzallusek. Landuko dituen ildoez hitz egiteko "goizegi" dela adierazi du Arzallusek, nahiz eta... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Auzitegi Nazionalean aurkeztu du salaketa eta “proiektua berehala eten dezaten” galdegin du. Bi lege urratzen dituela ohartarazi du: Kostaldeko Legea eta Europako Legea, Red Natura 2000ri dagokiona. Auzitegi Nazionalak Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka... [+]