Angora ahuntzen ilearekin arropa etikoa

  • "Ez naiz laborari familiakoa, baina agronomia ikasketak egin eta gero, lehen sektorean aritu naiz lanean Ipar Euskal Herrian. Han ikasi dut badela gauzak egiteko beste manera bat”. Areta Lorea Markalain gaztearen hitzak dira. Abaurregainakoa du aita, eta herrian abeltzaintza proiektu berezia jarri du martxan: Bilobila. Angora ahuntzak hazten ditu, eta ilearekin arropa egin eta saltzen du. “17 ahuntzekin hasi naiz, eta 80 bat burutara iristea da asmoa, etxalde txikia izanen da hau”, adierazi du.

Areta Lorea, angora ahuntzarekin.

2024ko urtarrilaren 29an - 06:24
Azken eguneraketa: 2024-01-30 11:13:08

Angora arrazak Turkian du jatorria, baina mundu osoan zabalduta dagoela azaldu du Loreak: “Batez ere Hegoafrikan eta AEBetan daude, etxalde izugarri handietan. Mohairra, Angora ahuntzaren ilea, enpresa handiek erosten dute prezio baxuetan, eredu hori da nagusi”. Manejurako arraza erraza dela azaldu du abeltzainak, txikiak eta izaeraz nahiko lasaiak direlako. Ilea da haien berezitasun nagusia: “Hemen ile leuneko eta motxeko ahuntzetara gaude ohituak, baina hauei asko luzatzen zaie, eta kixkurra eta txuria dute”.

Ziurtagiri ekologikorik ez du Loreak, baina bere moduan, eredu sostengarrian ekoiztea du oinarri. “Saiatzen naiz bertako bazka edo ekologikoa lortzen, ekoizpena ahalik eta zentzudunena izan dadin”. Izan ere, lur faltan, momentuz behintzat ez du aski belarrik ekoizten bere azienda guztiari jaten emateko: “Hiru hektarea ditut alokatuta, eta belarra, berriz, ondoko herriko abeltzain bati erosten diot”.

Mohairretik arroparako prozesua, kolektiboan

Artilea baino distiratsugoa da mohairra, eta hau ere isolatzaile oso ona da. “Hotzetik eta berotik, bietatik babesten du, eta ez du usainik hartzen”. Urtean bitan mozten die ilea ahuntzei Loreak, eta eskuzko garbiketa eta sailkapena egin ondoren, Castresera, Frantziako hegoaldera bidaltzen du. “Hango lantegian eraldatzen dute mohairra, eta hari eta arropetan itzultzen digute. Ni bezalako beste ekoizle batzuekin elkarte bat dugu horretarako, kolektiboan egiten dugu eraldaketa”.

Lantegitik bueltan jasotzen dituen arropa batzuk –txanoak, fularrak…– zuzenean saltzen ditu ekoizleak, baina beste batzuk, enkargu bidez eskatutako produktuak, adibidez, eskuz egiten ditu. Laguntzaile bat du horretarako. Batik bat interneteko dendatik merkaturatzen ditu produktuak, modu zuzenean. “Orain bisita gidatuak antolatzen hasi naiz. Kontzientziatu nahi dut jendea, landa eremua eta animalien hazkuntza erakutsi nahi dizkiet. Garrantzitsua da ekoizpen bat zer den ikustea, zenbat kostatzen den”. Zentzu horretan, elikaduraren inguruan sentsibilizazio handiagoa dagoela sumatzen du. “Arropari ez zaio hainbeste begiratzen oraindik, baina, pixkanaka, bide horretan goazela uste dut”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude