Departamenduarekin hitzartutako itunaren arabera, suhiltzaileen %70a hamabi orduko lanaldira pasatzen ahalko dira, eta 24 orduko lanaldiak egiten dituztenei oren gehiago ordainduko zaizkie. Frantziako Estatuari begira, mobilizatzen segituko dutela erran dute.
Urriaren 1ean egin zuten bilera Angeluko suhiltzaileen bozeramaileek Pirinio Atlantikoetako departamenduko ordezkariekin. Ekainetik greban zeuden suhiltzaileak, 24 orduko lanaldiak, oren gehigarri pagatu gabeak eta postu eskasia pairatzen zituztela salatzeko. Otsailetik goiti, departamenduko segurtasun sailarekin negoziatzen hasi ziren, hark baitu suhiltzaileen ardura.
Kittof Bordagarai, ofizioko suhiltzailea da eta sindikatuko bozeramailea. Departamendu osoko suhiltzaileen “segurtasuna bermatzeko”, 100 postu berriren beharra ikusten zuen, 24 orduko lanalditik 12 ordukora pasatzeko. Urriaren 1eko bilkuran, departamenduak 42 postu eskaintzeko proposamena egin zuen eta suhiltzaileek, “gehiagoren beharra baldin bada ere” onartu egin dute ituna. Horren bidez, suhiltzaileen %70a 12 orduko lanaldira pasatzen ahalko da. Departamenduak, hala ere, baldintza bat jarri du postu horien irekiera segurtatzeko: 1,764 milioi euro lortu beharko du segurtasun sailak departamenduaren aurrekontu orokorretik.
Horrez gain, 24 orduko lanaldiak egingo dituzten suhiltzaileei orain arte baino oren gehiago ordainduko zaizkie. Orain arte, 24 orduetatik 17 pagatuak zituzten; hemendik aurrera, 18 edo 19 pagatuak izanen dituzte. Bestalde, Eguneko Operazio Potentziala (EOP) -zerbait gertatzen bada mobilizatzeko derrigortuak diren suhiltzaile kopurua- apaltzeko asmoa zeukan departamenduak. Suhiltzaileen mobilizazioa dela-eta, atzera egin du eta bere horretan geldituko da EOP kopurua.
Departamendu mailan mobilizazioak etetea erabaki badute ere, suhiltzaileak Estatu mailako aldarriekin mobilizatzen segituko dute. Arriskudun lanbide gisara aintzat hartuak izatea nahi dute aspalditik suhiltzaileek, arrisku lansaria ukaiteko. Horregatik, datorren urriaren 15ean Euskal Herritik hamarnaka suhiltzaile joango dira protesta egitera Parisera. Erretreten erreforma ere begi txarrez ikusten dutela adierazia dute: egun, 57 urterekin joan daitezke erretretara, baina beldur dira adina goratuko duten.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]