Angelu ere elkargo bakarraren aurka

  • Ez da ustekabekoa izan: Angeluko hautetsien gehiengoak herri elkargoaren aurka bozkatu du. Bosgarren herria da jarrera hori hartzen, eta Ipar Euskal Herriko bi hiri handienetakoak daude horien artean: Miarritze eta Angelu. Ezezkoaren aldeko biztanleriaren kopuruak nabarmen egin du goiti azken egunetan. Miarritzeko 32.000 herritarrei Angeluko 39.184 gehitu zaizkie: 71.184.


2016ko apirilaren 12an - 09:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bart egin zuten bozketa, sekretuan: 35 hautetsik egin zuten hirigune elkargo bakarraren aurka, eta hiruk soilik alde. Bakarrak zuri bozkatu zuen. Bozak eman aurretik gaia eztabaidatu zen, eta Claude Olive auzapeza irmo agertu zen elkargo bakarraren aurka. Honako argudioak aipatu zituen, besteak beste: “Elkargo bakarraren proposamenean irizpide demografikoak ez dira aintzat hartu izan”. Halaber, federazio baten aukera lehenesten duela esan zuen Olivek, "Metropoli poloa adibidez”.

Angeluk irailean aurre-bozketa egin zuen. Olive auzapezak atzo agertu zuen jarrera tinkoak orduan baino boz gehiago ekarri du herri elkargoaren aurka. Sandrine Derville, Sylvie Laplace eta Jean-Louis Dulacek eman zituzten elkargo bakarraren aldeko boto bakarrak.

Bestalde, Montorik (Zuberoa) eta Landibarrek (Baxenabarre) ezetz bozkatu zuten iragan asteburuan. Haatik, aurkako bozak ez dira baiezkoaren gainetik jarri. Aldekoak, uneon, 124.000 baino gehiago dira. Iragan egunetan, Arbona, Heleta, Ezpeze-Ürdürein, Mendibe, Lekorne, Duzunaritz eta Ainharbe herriak herri elkargoaren aldekoak dira. Baiezkoaren aldekoak, besteren artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

2021eko ekainaren 8
Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.