ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Angela Davis: 'Justizia modu berriak ikusarazi behar ditugu, biolentzia gutxiagoko gizartea eraikitzeko'

  • Bilboko Bidebarrieta liburutegian izan da otsailaren 5ean Angela Davis ekintzaile afro-amerikarra Gite-Ipes Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak antolatutako “Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela” jardunaldien baitan. Gai horretatik abiatuta, terrorismoa, kapitalismoa, arraza zein beste zenbait kontu izan ditu hizpide. Arnaldo Otegi eta gainerako preso politikoekiko elkartasuna adieraziz hasi du hitz-hartzea.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2016ko otsailaren 06a
Kartzeletan ikuspegi feminista txertatzea aldarrikatu zuen Angela Davis ekintzaile afro-amerrikarrak. Argazkia: Malen Aldalur.

“Denok dugu ezagunen bat barruan”, kartzelako bizipena baina ez da berdina guztientzat. Emakumeek gainerako presoek jasaten duten errepresioaz gain tratu txarrak eta sexu erasoak pairatu behar dituztela azaldu du: “Gobernuek sexu jazarpenak egiten dituzte”. Estatua subjektu bihurtu eta erasotzaile papera esleitzea garrantzitsua dela dio, “harremanetan daude biolentzia estatala eta intimoa, pertsonala eta publikoa”. Kartzeletan perspektiba feminista txertatzeak emakumeen bizipenak ulertzera garamatzala azpimarratu du ekintzaileak: “Biolentziaren kapak eransten ez baditugu, zail izango da askatasunerako gakoak bilatzen”.

Terrorismoan, ideologiak duen funtzioa preso politikoen aurka erabili dutela ulertzea funtsezkoa dela azaldu du Davisek: “Gobernuek, terrorismoa terminoa eurek nahieran erabili dute, horrela, borroka zilegiak kriminalizatu eta ezabatu ahal izateko”. Ekintzaile feministak uste du egin beharrekoa estatu-terrorismoa bistaratzea dela. Kriminalizazioaren eta presio polizialaren bitartez, borroka berrietan diharduten gazteak beldurtu nahian ari direla azaldu du, baina kontrako efektua lortzen ari dira.

Kartzelak eta poliziaren militarizazioa

Amerikako Estatu Batuek sortu zituzten kartzelak demokrazia burgesaren oinarrizko instituzio bezala; pertsonei eskubideak kentzean datza zigorrak, azaldu du. Dena den, zigor demokratiko batean, eskubideak aitortuak izan behar dira ukatuak izan ahal izateko, eta hori eliteen demokrazia batean bakarrik gertatzen da.

Davisek azaldu du, pertsonak damutzeko eta hobetzeko sortu zirela kartzelak, baina emakumeei ez zitzaien horretarako aukerarik ematen, “biologiaren” aurka joateak ez baitzuen atzera bueltarik: “Emakumeei zerbitzari hobeak izaten erakusten zieten kartzeletan eta ez pertsona hobeak izaten”.

“Kartzelaratze masiboa” gertatu da Amerikako Estatu Batuetan: munduko emakume presoen herena bertan dago preso. Arazo hau, AEBetan kontu jakina dela azaldu du ekintzaile afro-amerikarrak, Donald Trump bera ere ohartzen dela, gaineratuta modu ironikoarekin eta broma tonuan: “Arazoa da pertsona horiek ez direla ohartzen neoliberalismoak sortzen duen kartzela-biolentzia estrukturala, arrazista eta estatala dela”.

Biolentzia horren beste biktima batzuk ere aipatu ditu Davisek: transgeneroak hain zuzen ere. “Trataera are bortitzagoa ematen zaie preso transexualei, eta zer esanik ez, emakume transexual beltzei”, azaldu du. Kartzeletan ere zurrunki ezarria dago genero binarismoa, emakumeentzako kartzelak eta gizonezkoentzako kartzelak: “Feminismoaren ekarpen handienak bazterretatik etortzen dira maiz, eta hala gertatzen da kartzelen izkinekin ere; bertan argi ikusten dira kapitalismoaren eta hiritartasunaren porrota”.

Kartzelak abolitzeaz

Bost pertsonatatik bat dago Estatu Batuetan kontrol korrekzionalarekin. Gehienak atzerritarrak dira, eta arrazak guztiz baldintzatzen du kartzelaratze prozesua: “Bere eredua mundu osora esportatzen duen kartzela da AEB”. Ekintzaile afro-amerikarrak badaki ez dagoela konponbide errazik, baina uste du presoak askatze hutsetik haratago joatea garrantzitsua dela: “Abolizioaren aldeko ikuspuntuek konponbideak eskaintzen dizkigute eta ez uneko arazoetatik ihesteko soluzioak soilik”. Azpimarratu du, planteamendu honek, ezinbestean, antikapitalista, antiarrazista eta feminista izan behar duela: “Justizia modu berriak ikusarazi behar ditugu, biolentzia eta mina sortu ordez, gizarte enpatiko eta biolentzia gutxiagokoa eraikitzeko. Atzean utzi behar ditugu ezagutzen ditugun kartzela formatuak eta indar polizialak”.

Hitzaldia hasitako modu berean bukatu du Davisek, elkartasun adierazpenekin: “Euskal preso politikoengatik, demokrazia erradikalagatik eta sozialismoarengatik”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Feminismoa

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2021-11-26 | Euskal Irratiak
"Emaztea eta elbarritua, diskriminazio bikoitza da"

Emazteen kontrako erasoen salatzeko nazioarteko eguna izan da osteguna. Emazte elbarrituen kontrako erasoak aipatu ditu Uxue Arbelbide irakasleak Goiz Berri saioan.


2021-11-26 | Leire Artola Arin
"Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak" ozen aldarrikatu dituzte kalean

“Promesa faltsuez nazkatuta” daudela azpimarratu dute milaka emakumek, eta erakunde guztiei eskatu diete politika feministekin “konprometitzeko”. Indarkeria matxistak hil dituen andre guztiak gogora ekarri dituzte.


2021-11-25 | ARGIA
15-24 urte arteko 1.121 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn, hurbilekoek eragindakoa

2020an 4.177 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Horietatik 1.121, 15 eta 29 urte bitartekoak ziren, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.


Indarkeria matxista bizi duen emakumea kaleratu dute etxetik

Azaroaren 25eko data zeraman Arrigorriagako emakume baten, haren alabaren eta biloben etxe kaleratze aginduak. Batu Elkarlaguntza Sareko kide da emakumea, eta sareak etxe kaleratzea gelditzeko deia egina zuen. Goizean goizetik herritar ugari elkartu da etxe-kaleratzea eragozteko... [+]


2021-11-18 | ARGIA
Euskal Herriko Mugimendu Feministak autodefentsa antolatzeko dei egin du, azaroaren 25aren atarian

Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren bezperatan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egun horretarako antolaturiko mobilizazioetarako lelo eta aldarrikapenak adostu ditu: "Gaurkoan indarkeria matxistarik gabeko bizitzak orain! diogu eta... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude