Hogei urte bete dira ETA ez zion kartel bat jarri nahi ez zuelako Angel Berrueta hil zutenetik Espainiako polizia batek eta bere semeak. Iruñeko Donibane auzoan Berrueta omendu dute, eta justizia eta erreparazioa eskatu dituzte.
Ehunka auzokide elkartu dira asteazkenean Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalearen erdialdean; Angel Berruetak okindegia zuen lekuan. Hogei urte bete dira Berrueta hil zutenetik, eta urtero bezala, martxoaren 13an, Berroeta omendu dute,eta aitortza, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte. “Ez dugu deus berririk esateko. Lehen urteurrenean bezala jarraitzen dugu. Hogei urtez eskatu dugun aitortza ez da oraindik iritsi", salatu du Aitziber Berrueta alabak. Horrez gain, Kontxi Sanchiz izan dute gogoan. Berruetaren hilketa salatzeko Hernanin egindako manifestazio batean bihotzekoak jota hil zen Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz.
2004. urteko matxoaren 11ko atentatuen ostean, PPren gobernuak zabaldu zuen ETA zegoela atentatuen atzean. Tesi hura ezeztatzen zuten datuak eskura izan arren, orduko Espainiako Gobernuak gogor eutsi zion bere estrategia politikoari. Martxoaren 13an, Maria Pilar Rubiok ETA ez zioen kartel bat jarri nahi izan zuen Berruetaren okindegian, baina Berruetak uko egin zioenez, etxera itzuli, eta senarrari eta semeari kontatu zien gertatutakoa. Ostean, Valeriano de la Peña poliziak eta haren semeak tiroz eta labankadaz hil zuten Berrueta.
Urtero bezala, lore sorten artean eta joaldunez, dantzariz, familiaz eta bizilagunez inguratuta omendu dute Berrueta. Bertan izan dira Mari Carmen Mañas Berruetaren alarguna, haren seme-alabak eta Sanchizen senideak. Iruñeko Udalaren izenean, Joseba Asiron alkatea eta Garbiñe Bueno EH Bilduko zinegotzia egon dira. Ahotsak bideo bidez jaso du omenaldia.
“Axolagabekeria” eta “zigorrik eza”
Egiari Zor fundazioko Ainara Gorostiagak nabarmendu du “inork” ez duela erantzukizunik hartu M-11ren bertsio ofizial “gezurtiaren” aurrean: “Euskal gatazkaren testuinguruan gertatu ziren giza eskubideen urraketaren harira bereizketarik eta salbuespenik gabe guztiek dute egia, justizia, aitortza eta erreparazioa izateko eskubidea”.
Angel Gogoan plataformako kideek justizia lortzeko eta Berrueta gogoan izateko egindako lana nabarmendu dute: “Axolagabekeriari eta zigorrik ezari aurre egin diogu, eta ahotsa altxatu dugu indarkeria instituzionalaren eta haren heriotza erraztu zuten hedabideen eraginaren aurka”.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.