Andaluzia: PSOE+PP= denak antzera jarraitzen du

  • Igandean izan dira autonomia hauteskundeak Andaluzian eta Susana Diaz buru duen PSOE alderdiak lortu ditu bozka gehien.


2015eko martxoaren 23an - 15:59
Susana Diaz emaitzak jakin ostean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko hauteskundeetan baino 120.000 boto gutxiago jaso arren, ordezkari kopuru bera lortu dute, parlamentuko 109 eserlekutatik 47. PP da bigarren indarra milioi erdi boto galdu ondoren 33 hautetsirekin. Podemosek 15 ordezkari lortu ditu, Ciudadanosek 9 eta IUk 5.

Ignacio Escolar kazetariak blogean idatzi duenaren arabera, PSOEk Ciudadanos alderdiarekin Gobernua osatu dezake baina ez du horren beharrik, “gutxiengoa izanda ere alternatiba izan daitekeen beste gehiengorik ez dagoelako”.

PPk porrot bikoitza jaso du Escolarren ustez. Batetik, 50 ordezkari izatetik 33 izatera pasa da eta bestetik, eskuineko alternatiba izan daitekeen Ciudadanos indarrez sartu da parlamentu andaluziarrean.

Podemos ere indarrez sartu da baina espero zituen 20 ordezkari baina gutxiago lortu ditu. Escolarren aburuz emaitza onak dira Podemosenak baina “Andaluzia bezalako autonomia handi batean botoen %15a lortuz, zaila izango da Podemos Espainiako alderdi bozkatuena izatea”.

PPk 2012ko hauteskundeetan lortutako botoen herena galdu badu ere, “bipartidismoak nahiko osorik” jarraitzen du Andaluzian Escolarren hitzetan. 109 eserlekutatik 80 lortu dituzte PSOE eta PPk, parlamentuaren %73,39a hain zuzen ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Andaluzia
2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Ama Birjina barrez

Gaztetako txistea. Apostoluak txalupan, Jesus ikusi dute eurengana hurbiltzen oinez ur azalaren gainean. Pedro, Maisua imitatzen, uretara abiatu, baina hondoratu egiten da. Orduan, Jesusek haserre: "Txotxolo, arroken gainetik ibili, miraria izorratuko didak... [+]


Remedios Zafra. Ikusezinari adi
“Interneten leiarrari esker mundua ikusten dugu, baina leiarra bera ez dugu ikusten”

Elkarrizketagile honi aspalditik interesatzen zaio Remedios Zafraren lana, eta elkarrizketak egiten hasi zenetik beti izan du haren izena buruan eta zerrendan. Pentsalari andaluziarrak zorrotz aztertzen ditu, liburu zein hitzaldietan, internet, tresna digitalak eta horien... [+]


20 urteko emakume andaluziarra, LGBTfobiaren azken biktima mortala

LGBTfobiaren adibide lazgarriak ugariak izan dira 2021ean, Euskal Herrian eta munduan. Andaluziatik iritsi da azken kolpea: 20 urteko emakume batek bere buruaz beste egin zuen abenduaren 28an, lesbiana izateagatik bortizki jazartua izan ostean. Lau salaketa jarriak zituen.


3.800 euro jaso dituzte Tubacexeko langileek Cadizen greban dauden beharginentzat

Astearte gauean joan da Tubacexeko langileen talde bat Cadizera eta hango erresistentzia kutxan egingo dute ekarpena.


Gutxienez hamar migratzaile hil dira Andaluziako kostaldean, horietatik zazpi Atxondoko herritarren senideak

28 pertsona migratzaile zioazen urperatutako ontzian, eta soilik hiru atzeman dituzte bizirik. Aurkitutako hamar hilotzen artetik zazpi, Atxondoko (Bizkaia) hiru herritarren senideak ziren. Atxondoko Harrera Herriak elkarretaratzea deitu du asteazkenean, gertakaria salatzeko.


2021-07-22 | ARGIA
Konfinamendu “proportzionatuak” egiteko aukera eman diezaieke Gorenaren sententzia batek erkidegoei

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Andaluziako Juntak Jaengo Peal de Becerro udalerria konfinatzeko harturiko erabakia "beharrezkoa eta proportzionatua" izan zela. Sententziak bidea ireki diezaieke erkidegoei gisa bereko konfinamendu puntualak hartzeko.


Marta Trivi. Bideo-jokoetan aditua
“Emakumeak nahita kanporatu ziren bideo-jokoen ekoizpen prozesutik”

Tabakaleran egin dugu topo. “Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala” nazioarteko mintegian parte hartzera etorri da Donostiara. Bideo-jokoen mundua arrotza zait Super Mario Bros 3-z geroztik eta errezeloz gerturatu naiz... [+]


PODCAST #62 | Itsasoa akituta dago baina biziberritu nahi du Andaluziako Conil de la Fronteran

Andaluzian Conil de la Fronterako kostaldearen 65.000 hektarea uretan arrantza mugatu nahian ari dira arrantzaleak eta ekologistak, arrainik eta urpeko landarerik gabe geratzen ari den itsasoa berpizteko baina kontra dauzkate aisialdiko arrantzan aritzen diren yate eta ontzi... [+]


Itsasoa akituta dago baina biziberritu nahi du Andaluziako Conil de la Fronteran bezala Ingalaterrako Lyme Bayen

Andaluzian Conil de la Fronterako kostaldearen 65.000 hektarea uretan arrantza mugatu nahian ari dira arrantzaleak eta ekologistak, arrainik eta urpeko landarerik gabe geratzen ari den itsasoa berpizteko baina kontra dauzkate aisialdiko arrantzan aritzen diren yate eta ontzi... [+]


Gutxienez 1.717 lagun hil ziren iaz, Espainia eta Europako migrazio politikaren ondorioz

Iaz 1.717 pertsona hil ziren, Espainiako Estatuko lurretan sartu nahian, inoiz erregistratu den kopururik handiena. Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak dituzten “migrazio politika kriminalak” dira heriotza horien erantzule, giza eskubideen aldeko Andaluziako... [+]


Sexuz aldatzeko bidean diren ikasleen identitate berria hartuko da aintzat Andaluziako ikastetxeetako agirietan

Ikasleen fitxak biltzen dituen Andaluziako sistema informatikoak aukera berri bat jarri du martxan: sexu identitatea aldatzeko bidean diren ikasleek jaio zireneko izena eta sexua jartzeaz gain, identitate berriari dagozkion izena eta sexua jarri ahalko dute, eta identitate berri... [+]


2020-10-29 | ARGIA
Iñaki Bilbao Goikoetxeak 50 egun egin ditu gose eta komunikazio greban

Irailaren 9ko goizaldean uko egin zion jateari eta kanpoarekin inolako komunikaziorik edukitzeari eta geroztik 50 egin ditu borroka horretan Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoak Puerto de Santa Mariako Puerto III espetxean. Bi aldiz atera dute presondegitik... [+]


Eguneraketa berriak daude