Konfinamendu “proportzionatuak” egiteko aukera eman diezaieke Gorenaren sententzia batek erkidegoei

  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Andaluziako Juntak Jaengo Peal de Becerro udalerria konfinatzeko harturiko erabakia "beharrezkoa eta proportzionatua" izan zela. Sententziak bidea ireki diezaieke erkidegoei gisa bereko konfinamendu puntualak hartzeko.


2021eko uztailaren 22an - 12:49
Azken eguneraketa: 15:24
Peal de Becerro Andaluziako udalerria konfinatzeko baimena eman du Auzitegi Gorenak (argazkia: Horadejaen)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Andaluziako Juntak helegitea jarri zion Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak uztailaren 12an kaleratutako epaiari, Peal de Becerro udalerria konfinatzea eragotziz. Auzitegi Gorenak helegitea onartu eta arrazoi eman dio orain erkidego horretako gobernuari, esanez harturiko erabakia "beharrezkoa, proportzionatua eta egokia" izan zela, auzitegi andaluziarraren autoa bertan behera utziz.

Europa Press agentziak zabaldu du albistea. Gorenak kontuan eduki du, besteak beste, udalerri horretan Covid kasuen intzidentzia oso altua zela eta horien artean asintomatiko ugari zegoela, mugikortasunaren ondorioz "inguruko herrietan kutsadura larriagotzea" ekarriz. Gainera, konfinamendu dekretua "proportzionatua" izan zela dio, astebeteko itxiera baino ez baitzuen aurreikusten eta bertan behera gelditzeko aukera ere bai baitzegoen.

Hain justu, sententzia honen ondoren, Juntak jakinarazi du ez duela konfinamendu hori ezarriko, uztailaren 12tik hona udalerriaren egoera dexente hobetu delako (100.000 biztanleko 725,2 kasu 14 egunetan). Nolanahi ere, Gorenaren epaiak bidea ireki dezake beste erkidegoetan halako konfinamenduak ezartzeko orduan, Euskadi Irratiko Goizak Gaur saioko albistegian azaldu dutenez.

 


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.