Amnesty Internationalen ondorioa, Altsasuko gazteen epaiketako behatzaile izan ostean: “Ez da terrorismoa”

  • “Gertaera larriak dira eta erasotuek justizia merezi dute, baina ez da terrorismoa”, adierazi du Amnesty Internationaleko (AI) zuzendari Esteban Beltránek. Altsasuko zortzi gazteen aurkako prozesuaren zilegitasuna auzitan jartzen zuenez, AI-k bi ordezkari bidali zituen epaiketaren jarraipena egitera.


2018ko maiatzaren 8an - 10:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erakundearen arabera, epaiketan ez dira betetzen Nazio Batuen Erakundeak edozein gertakari terrorismotzat hartzeko ezartzen dituen hiru baldintzak: “heriotza edo min fisiko larriak eragiteko nahia izatea, herritarrak ikaratzea, edo gobernu edo nazioarteko erakunde bat zerbait egitera behartzea”.

Beltránek eldiario.es hedabideari esan dio 2016ko urriaren 16an Altsasuko Koxka tabernan gertatutakoak inoiz ez zirela jo behar terrorismotzat. AI-k dioenez, epaiketara behatzaile bezala joan dira prozesuan hainbat elementu “kezkagarri” nabaritu dituztelako. “Elementu hauetako bat da terrorismo kontzeptua gehiegi zabaltzen duen legedia aplikatzen dela Espainian”, azaldu du.

Espetxealdiak

Auzipetutako hiruk urte eta erdi daramate espetxean, eta horrek ere arduratzen du erakundeko zuzendaria; izan ere, prebentziozko espetxealdia “ohiz kanpoko neurria” izan beharko litzake, bere ustez.

Horrez gain, AI-k bere ardura erakutsi du Concepción Espejelek zuzendutako epaimahaiak ez dituelako auziperatuen defentsak aurkeztutako “froga eta testiguak” onartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude