Amiantoaren ondorioz 50 langile hil dira CAF enpresan azken urteetan, baina gehiago direla diote, esaterako zaintza lan aitortu gabea egiten zutenak: "Amiantoak emakumezko aurpegia ere badu", azaldu dute prentsaurean. Hainbat puntutako manifestua plazaratu dute erakunde eta administrazioei eskaera zehatzak eginez.
Ostiral goizean prentsaurrean bildu dira Beasainen CAFeko enpresa batzordea eta langile ugari, baita amiantoaren ondorioz hil direnen senideak ere. Amiantoak 50 lagun hil ditu lantegian, urteak daramatzate gaitz kantzerijenoa ezagutzarik gabe erabili izanagatik bere kalteak sufritzen. Kasu askotan, familiak "epai prozesu amaigabe eta sufrimendu luzera kondenatzen dituzte".
Alta, azaldu dutenez badira ezkutuko biktima gehiago aitortuta ez daudenak eta hori oso larritzat jo dute: "Ilunpetik argira ekarri behar ditugu". Produkzio kate ordainduan gaixotu direnez gain, oinarrian dagoen erreprodukzio kate ezkutuan gaixotutakoak izan dituzte gogoan:
"Gure arropak garbitzearren edota zeharkako arnasketagatik gaixotu direnen aitortza exijitu nahi dugu"
Hiru emakumeren izenak azpimarratu dituzte, Vicenta Burguete Gambart, Puri Muñoz Muñoz eta Maria Dolores Sabino Lopo. Tamalez horietako bi jadanik hilda daude, euren familiartekoaren buzoa garbitzen aritzeagatik hilda. "Zaintza zen beraien lana, eta zaintza lana aitortu ez zaien bezala, orain amiantoak hil dituela ere ez da aitortu nahi", adierazi dute Beasaingo ekitaldian.
Enpresari aurre egin beharrean
Egoera horrek prozesu judizialak konplikatzea baino ez die ekarri gainera. Hain justu, asteazkenean jakinarazi du ASVIAMIE elkarteak, Vicenta Burgueteren senideek epaia irabazi dutela eta enpresak indemnizatu egin beharko dituela. Burguete 2017ko martxoan hil zen. CAFeko enpresa batzordeak, nolanahi ere, nabarmendu nahi izan du senideek enpresari "aurre egin" behar izan diotela prozesu luze horretan.
Hainbat puntutako manifestua plazaratu dute, eskaera zehatzekin, hala nola: arropak garbitzen zituzten emakume biktimei aitortza esplizitua egiteko eta amiantoaren biktima guztiak onartzeko; "denon artean osatutako zerrenda" publikoa egiteko; amiantoaren ondorioak eta biktimak gutxiesteari uzteko; halaber, CAFi eskatu diote emakume horien kasuak laneko gaixotasun bezala hartzeko, "urteetan amiantoa erabili izanaren biktima zuzenak bai dira beraiek ere".
Manifestuaren audioa:
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]