Amiantoak hildako langile baten birika izoztuak: justizia egiteko azken atea

  • CAFek asbestosiak jota hildako langile baten senideak indemnizatu beharko ditu, bere biriketan amianto arrastoak aurkitu eta gero. Enpresak helegitea jarri zuen baina Donostiako lan arloko 2. Epaitegiak 133.665 euro ordaintzera zigortu du.


2020ko urriaren 06an - 10:07

2008an hil zen Celestino Tolosa, Irungo CAFeko lantegian urte mordoa lan egindakoa galdaragile bezala. Hil ondoren bere birikak izoztu zituzten eta ia hamar urte geroago, 2017an, Santanderreko ospitalean egindako froga batzuen bidez jakin zuten asbestosiak jota hil zela, lanean erabilitako amiantoaren ondorioz.

Geroztik ibilbide luzea egin dute epaitegietan barrena. 2018an EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen asbestosia laneko gaixotasun bezala onartu behar zela eta ondorioz, orain, Donostiako lan arloko 2. Epaitegiak bere familia, alaba eta alarguna indemnizatzera zigortu du Beasaingo tren enpresa, 133.665 eurorekin, CAFek “segurtasun eta higiene arautegi zabala urratu” zuelako.

Asviamie amiantoak eragindako biktimen elkarteak pozik hartu du epaia: “Enpresak biriketako gaitz askoren jatorria ezkutatzeko zuen asmoa zapuztu du”, azaldu du. CAFek, bere helegitean argudiatu zuen langileak tabakoa erretzen zuela, norbanakoen ohiturengan ezkutatu nahirik bere erantzukizuna, elkarte honen arabera.

Hala, langilearen senideek egia jakin zuten duela urte batzuk, orain epaitegiaren bidetik justizia egin da, eta azken pauso bat baino ez da falta doluarekin amaitu dezaten, beraien hitzetan: “Enpresak barkamena eskatzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude