Donostiako Tabakalera feministen elkargune izan da asteburuan: ostirala eta larunbata oso-osorik bideratu dituzte amatasun askotarikoei eta ez amatasunei buruz hausnartzera. Amatasunaren gainean korapilo sorta identifikatu dute, eta horietako zenbait askatzeko lanari ere ekin diote. Hemendik aurrera landu beharreko ildoak ere identifikatu dituzte.
(Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldietako aforoa beteta, dozenaka emakumek egin dute bat Donostiako Tabakaleran azaroaren 11 eta 12a bitartean. Helburua: ikuspegi feministatik aztertzea amatasun eredu askotarikoak eta ez amatasunak, eta baita ere feminismotik amatasunaren gaineko hausnarketa kolektiboa gauzatu eta diskurtsoa eguneratzea.
Jakinik gaia konplexua dela eta bere osotasunean lantzeak asteburu bat baino epe-tarte askoz zabalagoa eskatuko lukeela, jardunaldien antolatzaile Emagin Elkarteak hasieratik alboratu zuen halako helbururik xedatzea. Alabaina, jardunaldiei ahalik eta etekin gehien ateratzeko asmoz, elkarteko kideek aurre-lanketa egin zuten, denbora-tarte murritzean egingo zen gaiaren gaineko hausnarketa efizientea izan zedin bilatuz: gertuko hainbat kiderengana jo zuten galdegiteko nola bizi duten edo bizi izan duten beraiek amatasunaren gaia, eta jasotako erantzunen bitartez saiatu dira auziaren ertz ezberdinak identifikatzen. Jardunaldien egitaraua osatzeko hainbat pista eman zien prozesu horrek, amatasunaren gaineko zenbait korapilo identifikatzea ahalbidetu baitzien. Horiek askatzen hasteko ez ezik, korapilo gehiago identifikatzen jarraitzeko baliatu dute Donostian egindako hitzordua, hori baitzen helburuetako bat. Hala adierazi zuen Miren Aranguren Emagineko kideak jardunaldien bezperetan ARGIAri eskainitako elkarrizketan: “Lan dezente daukagu askatu nahi ditugun korapiloak zein diren identifikatzen, eta hein handi batean hori da jardunaldien helburua”. Dituen korapilo guztiak identifikatu ezean, mataza bat ezin baita erabat askatu.
Orotara hamabi korapilo identifikatu dituzte parte hartzaileek, Berriak jaso duenez. Ama izateko edo ez izateko hautuaren gainean ostiralean burututako eztabaidatik atera zituzten, eta ipar-orratza bailitzan, jardunaldiei itxiera eman artean Tabakalerako Prisma aretoan idatzita egon dira: "Iruditeria berriak", "Mugimendu feminista eta hazkuntza prozesuak nola uztartu?", "Erditzen diren gorputzen beharrak", "Gizonen absentzia", "Bakardade eta indibidualizazioaren aurrean, hazkuntza komunitarioa", "Ez-amatasun kontzienteak", "Nola aurre egin epai sozial, barne-epai eta erruduntasun sentimenduei?", "Gure desioak eta hautuak problematizatzen", "Denboraren antolaketa", "Mugimendu feministan zein espazio behar ditugu honi buruz hausnartzen segitzeko?", "Gurasotasun bolleroak" eta "Erreprodukzio biologiko eta hazkuntza prozesuetan zer utzi nahi dugu publikoaren/merkatuaren esku?".
Korapilo horietako bakoitzari begira jarri zen lantalde bana igande eguerdian, korapiloaz hausnartu eta berau askatzeko estrategiak zirriborratzen hasteko. Aipatutako azken korapiloari ez zion ezein lantaldek heldu, baina gainontzekoak askatzeko prozesuan bai eman dituzte lehen urratsak. Hazkuntza komunitarioa bultzatzea familia nuklearrean oinarritutako hezkuntzaren aurrean, amatasunaren gaineko iruditeria berrien eraikuntza, ama izateko desira patriarkatuaren eraginpean ulertzea, amek egiten dituzten lanak ikusgai bilakatzea, genero rolen araberako gurasotasunak deseraikitzea... aurrera begirakoan landu beharreko hainbat ildo identifikatu dituzte.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.