Altsasukoak askatzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute espetxe aurrean

  • Gaur hasiko dira festak Altsasun eta Iruñeko espetxean izan dira herritar zenbait preso diren gazteen askatasuna aldarrikatuz. Herriko jaietan herrian nahi dituztela adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 13an - 08:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Altsasuko bizilagun talde bat Iruñeko espetxe aurrean elkartu da gaur herriko jaien bezperan Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Horrela, jaietako txupinazoa aurreratu dute, txaranga eta guzti eramanez.

Bideoa: Ahotsa.info

Altsasuko auzian preso dauden zazpi gazteak Euskal Herriko espetxeetan dira jadanik. Espainiako Espetxe Zuzendaritzak abuztuan hasi zituen mugimenduak: 24an, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob Zaballara eraman zituzten, eta, astebete beranduago, Aratz Urrizola ere hara, eta Adur Ramírez de Alda, Iruñekora. Madril inguruko espetxeetan zeuzkaten zazpiak preso.

Ekainean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi eta hamahiru urte arteko zigorra ezarri zien zortzi auzipetuei; guztira, 79 urte, 2016an Altsasun taberna baten kanpoko aldean guardia zibil batzuekin eta haien bikotekideekin izandako liskar batengatik. Ainara Urkijo zigortua ez dago preso, bi urteko kondena jaso zuela eta. Defentsak aurkeztua du epaiaren aurkako helegitea, erabakia «neurriz kanpokoa» delakoan. Fiskaltzak ere aurkeztuta du, ez dituztelako zigortu «terrorismo» delituagatik. Uda ondorengorako espero da epaileen deliberoa.

>>> Artikulu hau CC-BY-SA lizentzia baliatuta ekarri dugu Euskalerria Irratiaren webgunetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude