Altsasuko zazpi gazteetatik lau aske utziko dituzte; beste hirurak, ez

  • Carmen Lamela epaileak eman du Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob askatzeko agindua. Beste hiru gazteek espetxean jarraitu beharko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 20an - 15:20
Altsasuko atxiloketen aurkako elkarretaratzea (Arg.: Euskalerria Irratia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Altsasuko zazpi gazteek, eta horietako lau aske uztea erabaki du Carmen Lamela epaileak. Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob dira askatuko dituztenak. Beste hiruek preso jarraitu beharko dute.

Zazpiak espetxean uztea eskatu zuen fiskalak atzo, gazteak zirela argudiatuta, ihes egiteko arrisku handiagoa zutelakoan.

Giza katea egingo dute gaur Altsasun, 20:00etan, 11 auzipetuen etxeetara.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra  


Altsasuko gazteak kanalean gehiago
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.