Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Nafarroako gazte antolakundeek

  • Nafarroako gazte eremuan lanean ari diren hainbat kolektibo eta elkarteek datorren urriaren 26an eginen den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Era berean, azaroaren 2an Altsasun izanen den elkartasun jaialdi baten berri eman dute. Bere aldetik, Ernaik bihar eginen du manifestazio bat Iruñean, arratsaldeko 19:30etan Nabarreriatik abiatuz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 17an - 09:03

Altsasuko gazteen aurkako Auzitegi Goreneko behin betiko epaiaren harira mobilizazioak eta ekimenak ez dute etenik. Oraingo honetan Nafarroako gazte kolektibo, talde, antolakunde eta elkarte ezberdinak, 2018an egin bezala, “Altsasu kasua” deiturikoaren trataera juridiko eta mediatikoa gaitzesteko elkartu dira, eta eginen diren mobilizazioei babesa erakutsi diete. Bestetik, azaroaren 2an Altsasun eginen den “Txikitasunatik egia erein” elkartasun jaialdiaren berri eman dute.

"Duela hiru urte terrorismoa egotzi zieten. Honela Auzitegi Gorenean epaituak izan ziren, tokiko epailea ukatuz. Ez zuten intimitate eskubiderik izan, beraien identidadeak hasiera hasieratik publikoak egin zituzten. Beraien aurpegiak medioetan ikusi ondoren Audientzia Probintzialean boluntarioki aurkeztu arren, zitaziorik gabe eta leku publikoetan izan ziren atxilotuak. Bigarren atxiloketak eman zirenenan, astero zihoazen epaitegietara. Ez zuten ihes egiteko asmorik. Jarraipen bereziko presoak izan ziren, FIES delakoa, beraien eskubideekin nabarmenki urraturik. Berme prozesalak ukatu ziren, hala nola, defensa eskubidea, erantzukizunen indibidualizazioa, legearen interpretazio ez hedagarriak, proportzionaltasuna edota arbitrariotasun eza. Antzemate frogatan irregulartasunak egon ziren. Sinaturik gabeko atestatuak, kontraesanak eta bideo nabarmen bat, hasieran ukatua izan zena, kostata onartua gero, non akusazioaren tesia guztiz gezurtatzen den: alkandora txuri-gardena", gogoratu dute.

Nafarroako eragile instituzional nagusiak, instituzioen adierazpenak eta egindako mobilizazioak ez direla entzunak izan salatu dute, eta gertakari hauek Altsasuko gazteria kriminalizatzeko saiakera uzten dutela agerian azpimarratu dute. "Horregatik beharrezkoa deritzogu gertakari hauen trataeraren larritasunari buruz Nafarroako gazte guztien kontzienziazioa. Proportzionaltasuna, justizia eta oreka eskatzen dugu. Era honetako sententziek gazteria eta gure eskubideak arriskuan jartzen baitituzte. Gaur Altsasu izan da, bihar zu izan zaitezke", ohartarazi dute.

Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske plataformak hasitako dinamiketan parte-hartzeko deialdia luzatu dute, bereziki urriaren 26eko Iruñeko Justizia Jauregian arratsaldeko 17:00etan eginen den kontzentrazioan, eta baita ere “Txikitasunatik egia erein” lemapean azaroaren 2an Altsasun eginen den elkartasun jaialdian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude