Emakumeak borrokan

Altsasuko gazteek dituzten "salbuespen neurrien" amaiera eskatuko du Nafarroako Gobernuak

  • Espainiako Justizia ministerioari eskatuko dio azaroan espetxeratutako Altsasuko hiru gazteak jasaten ari diren kartzelaldi prebentiboa, isolamendua eta banantzea amaitu dadin.  

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 29a
(arg: nafarroako parlamentua)

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barne Saileko eta Justiziako kontseilari Maria José Beaumont izango da kudeaketak egitearen arduraduna, eta asteazkenean egingo ditu Espainiako Barne Ministeritzako Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren aurrean.

Pasa den ekainaren 19an Nafarroako gobernua osatzen duten lau indarrek parlamentuko lehendakari den Ainhoa Aznarezi beharrezko lanak egin ditzan eskatu zioten, espetxeratutako gazteen egoera ezagutu eta behin-behineko espetxealdia amaitzeko, eta lan horren emaitza da iragarpena. 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Nafarroako Gobernua

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude