Altsasuko epaiarekiko herritarren haserrea erakutsi dute osteguneko mobilizazioek

  • Bolo-bolo jarraitzen du Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren albisteak eta hori ondo ikusi zen asteazken gauean Iruñeko Udaletxe plazako mobilizazioan. Orduerdi lehenago ere jendea zen ingurumarian eta 20:00etan plaza herritarrez lepo zen. Bilbon, Donostian eta Gasteizen ere ehunka lagunek parte hartu zuten deitutako bilkuretan.


2019ko urriaren 11n - 09:34
Iruñeko Udaletxe plazan egindako bilkura. Iruñeko Udaletxe plazan egindako bilkura.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Altsasukoak askatu" maiz eta indarrez entzun zen lehen minutuetan eta ordu laurden bertan egin ondoren, Iruñeko Alde Zaharrean manifestazio jendetsua egin zen. "Utzi pakean alde hemendik" oihuka abiatu zen jendetza udal plazatik eta ordu erdi geroago han amaitu zen manifestazioa. 

Manifestazio amaieran urriaren 26ko protestarekin bat egiteko deia ere egin zieten herritarrei. Larunbata horretan, goizez Duintasunaren Martxa abiatuko da Altsasutik Iruñerantz, eta 17:00etan Iruñean bilkura egingo da Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean, epaia salatu eta hau guztia muntaia poliziala dela adierazteko. 2018ko ekainean Iruñean inoiz egindako mobilizaziorik handienetakoa bizi izan zen Altsasuko gazteen alde, 50.000 pertsonatik gora bilduz. Urriaren 26koa ere handia espero da. 

Hurrengo urratsa, Estrasburgo

Altsasuko gazteetako batzuek 1.000 egun baino gehiago egin dituzte jada espetxean. Akusatuek eta haien defentsek ez dituzte onartzen Espainiako Estatuan izan diren epaiak eta hurrengo urratsean Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira joko dute. Sententzia honek arindu egin ditu auzipetuen zigorrak, baina oraindik ere oso gogorrak dira, handiena 9 urtekoa. Defentsen esanetan, zigor horiek homizidio kasuetan ematen diren parekoak dira, eta kasu honetan, erasoa jasandako guardia zibil batek orkatila apurtzea izan zen kalte fisikorik handiena.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaiak esan zuen jada ez zegoela terrorismorik auzi honetan, baina terrorismo salaketa izan zen Nafarroako Lurralde Auzitegitik Auzitegik Nazionalera eramateko aitzakia. Jurista gehienen ustez, epaiketa Nafarroan egin izan balitz eta ez Madrilen, zigorra askoz txikiagoa zatekeen, beste antzeko kasu askotan izaten den parekoa. Eta terrorismo salaketa lehen erori bazen, orain Gorenak bertan behera utzi ditu nagusItasun eta diskriminazio larrigarriak. Juridikoki, beraz, hurrengo geltokia Estrasburgo da, baina han urteak iragango dira auziaren ebazpena atera arte, eta zigortutako gazteetako hainbat kalean egon daitezke ordurako.

Ahotsa.info-ren bideo honetan ikus liteke Iruñeko mobilizazioa:

 

Bilboko mobilizazioa. (Arg.: @ecuadoretxea)
Donostiako mobilizazioa.
Gasteizko mobilizazioa. (Arg.: Hala Bedi)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


2021-07-20 | ARGIA
Altsasuko gazteek epaiketa justua izan al zuten aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.


2021-06-23 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua onartu diete

Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.


2021-03-02 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
“Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]


2021-02-26 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
AURRERAPENA | “Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren parte izan da Altsasukoa”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-25 | Jone Markuleta
Lau urteko etapari bukaera eman diote Altsasuko gazteek, gurasoek eta herri plataformak

Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.


2021-01-14 | Guaixe .eus
Altsasuko auzia Estrasburgon

Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.


2020-12-11 | Jone Markuleta
196. kontzentrazioak amaiera emango die Altsasuko gazteen auzia salatzeko dinamikari

Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.


2020-11-18 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua ukatu diete, baina lan egiteko edo ikasteko irten ahalko dira

Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.


Eguneraketa berriak daude