Altsasuko bost gazteri bigarren gradua ezarri diete

  • Oihan Arnaz, Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea gazte altsasuarrak bigarren graduan sailkatu ditu Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Ez diete hirugarren gradua eman, eta ezinen dira irten espetxetik ikasteko edo lan egiteko

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 10ean - 10:25
Baionako Espainiar Kontsulatuan Aitzina! taldeak egindako salaketa ekimen bat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Espetxe Erakundearen jakinarazpen jaso dute gazteok. Bostok 2.graduan sailkatu dituzte, zigor irmoa edukitakoan presoei ezarri ohi zaiena. Hau da, ez diete 3. gradua eman. Ezinen dute eguna espetxetik at igaro, lan egiteko edo ikasteko. Gogoratzekoa da Altsasuko beste bi gazteri, Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari hain zuzen ere, 3. Gradua eman zietela Eguberrien aurretik, eta ordutik eguna eta asteburuak espetxetik kanpo igarotzen dituztela.

Balirudike espetxe zigorraren arabera sailkatu dituztela Altsasuko presook. Abadena 3,5 urtekoa da, eta Urrizolarena 4 urte eta 2 hilabetekoa. 2. graduan sailkatutakoak dira Oihan Arranz (9,5 urte), Adur Ramirez de Alda (8,5 urte), Jokin Unamuno (8,5 urte), Julen Goikoetxea (7,5 urte), eta Jon Ander Cob (7,5 urte). Arranzek Ramirez de Aldak eta Unamunok 1.151 egun daramatzate espetxean, eta Cobek eta Goikoetxeak, aldiz, 619.

2. graduan sailkaturik egoteak aukera ematen die baimenak eskatzen hasteko, hau da, egun batzuk espetxetik at igarotzeko aukera galdegiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude