Altsasuko bira, hirugarren etapan

  • Lekunberri, Leitza, Ituren, Eizondo, Bera eta Baigorri zeharkatu dituzte asteburuan. auzipetuta dauden gazteen egoera azaldu eta ostatuko liskarra terrorismoa izan ez zela aldarrikatzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko martxoaren 12a
Altsasuko gazteei babesa azaltzeko manifestazioa, Elizondon (Arg: Euskalerria Irratia)

Biraren helburua: "Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea". Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jasoko dituzte. Lekunberrin, Leitzan, Iturenen, Eizondon, Beran eta Baigorrin, guztira 3.400 lagun bildu dira.

Zabala izanen da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahaleginduko dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Hitzordu gehiago prest

Martxoaren 17an, bizikleta martxa eginen dute Iruñerritik, Gazteluko plazan. 24an, Tuteran eta Erriberan. 

Jende mordoa inplikatu da martxaren prestakuntzan: hamazazpi babes talde sortu dira eta 690 pertsona inguru jardun dute antolakuntzan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Nafarroa

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-25 | Guaixe .eus
88 guardia zibil eta 27 ibilgailu azken 4 atxiloketak egiteko

“Ihes egiteko arrisku nabarmena” zegoelako, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioko agindua bete eta garagarrilaren 5ean Guardia Zibilak Altsasuko auziagatik epaitutako Aratz, Iñaki, Jon Ander eta Julen atxilotu zituen.


Valentziatik Altsasura, elkartasun murala preso dauden gazteekin

Valentziatik etorritako ‘A tiro echo’ kolektiboko Elias Taño eta Carla Chillida artistek murala margotu dute Altsasuko udal frontoiaren fatxadan, Koxka tabernako liskarrengatik atxilotutako gazteen alde. Altsasuko bizilagunen laguntza izan dute zeregin horretan. Haien ustez, “botere judizialak, militarrak eta status quo-ko politikoak antolatutako injustizia” da gertatutakoa.


Altsasukoak askatzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute espetxe aurrean

Gaur hasiko dira festak Altsasun eta Iruñeko espetxean izan dira herritar zenbait preso diren gazteen askatasuna aldarrikatuz. Herriko jaietan herrian nahi dituztela adierazi dute.


Hurbilketarekin pozik agertu dira Altsasuko Gurasoak baina, etxean nahi dituzte

Sakabanaketari amaiera ematearekin pozik agertu dira Altsasuko Gurasoak, baina denak etxean izan arte lanean jarraitzeko deia egin dute. Laister publiko eginen da gazteak zigortu zituen epaiaren aurkako helegiteen inguruko erabakia, eta ez dute baztertzen beste mobilizazio bat deitzea.


2018-09-06
"Altsasuko injustiziaz" [Bideoa]

La Parisienne Libérée blogari eta abeslari frantziarrak Altsasuko gazteen auziari buruzko erreportajea egin du.

 


2018-08-31 | Nahia Ibarzabal
Altsasuko beste bi gazte Zaballako eta Iru˝eko espetxeetara lekualdatu dituzte

Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda dira Madrilgo Soto del Realeko espetxetik lekualdatu dituztenak. Senideek ez dute berririk jaso eta telefono deiaren zain daude.


2018-08-27 | ARGIA
Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte Altsasuko beste bi gazte

Adur Ramirez de Alda eta Aratz Urrizola gazteak aste honetan lekualdatuko dituzte Iruñeko eta Zaballako espetxeetara, hurrenez hurren.


2018-08-24 | ARGIA
Altsasuko gazteetako bi Euskal Herriko espetxe batera hurbildu dituzte

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Madrilgo Soto del Real espetxetik Zaballako kartzelara lekualdatu dituzte.


2018-08-10 | Hala Bedi
Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute berriz ere Gasteizko jaietan

2017ko jaietan egin bezala, aurtengo jaietan ere Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen.


Altsasuko Gurasoek Donostiako Piraten txupinazoa botatzea galaraz dezala eskatu dio Covitek Udalari

Covite biktimen elkarte eskuindarrak Donostiako Udalari eskatu dio ez uzteko Donostiako Piraten txupinazoa Altsasuko Gurasoek botatzea, beren hitzetan "biktimentzat umiliazioa litzatekeelako". Ekinbide legalak har ditzaketela mehatxu egin dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude