Manifestua sinatu dute EAJ, EH Bildu, Podemos, Europako Kataluniako Alderdi Demokrata, ERC, IU, En Marea eta Compromiseko hautetsiek.
Madrileko Kongresuan 74 diputatu eta 14 senatarik sinaturiko Adierazpena egin dute publiko, urriaren 15ean Altsasuko taberna batean izandako gertaeren eta hortik eratorritako atxiloketa eta prozesu judizialaren eta inguruan.
"Gure kezka azaldu nahi dugu gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen segurtasun juridikoa", azaldu dute agerraldi batean irakurritako adierazpenean.
Hala, dokumentuaren sinatzaileek eskatu dute auzia Iruñean epai dadila, eta ez dadila terrorismotzat hartua izan: "Eskatzen dugu proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, zazpi gazteak aske uzteko".
Jarraian adierazpenaren sinatzaileen zerrenda: