Altsasuko alkatearekin izandako bilera baimenik gabe grabatu dute guardia zibilek

  • Unión de Guardias Civiles elkartearen "etika gabezia" kritikatu du Javier Ollo Altsasuko alkateak (Geroa Bai), eta "elkarbizitza eta proportzionaltasuna" aitatu ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 19an - 11:47
Javier Ollo, Altsasuko alkatea. (Arg.: Eitb) Javier Ollo, Altsasuko alkatea. (Arg.: Eitb)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Oso itsusia" izan da Unión de Guardias Civiles elkarteak alkatearekin izandako bilera grabatu, eta OK Diariori filtratu izana, Javier Ollo Altsasuko alkatearen hitzetan; webgune horretan, Alsasua, el aniversario de la verguenza izena jarri diote dokumentalari.

Hitzordurik gabe, elkarte horretako "sei edota zazpi" guardia zibil udaletxean azaldu ziren eta alkatearekin batzea eskatu zuten. Bilduta zegoen Ollo, baina bulegoan egin zien harrera, hala ere. UGC elkarteko idazkari nagusi Ramon Rodriguez Prendesek kargu hartu zion, haren hitzetan, ez baitzuen izan "erasotzaileen familiekin izandako laguntzeko borondate berdina" guardia zibilekin.

Udalak gertakariak gaitzetsi zituela erantzun zion Ollok, eta Auzitegi Nazionalean epaitu behar zirenik ez zuela uste gaineratu zuen. "Ez dugu uste zigor gabe geratu behar direnik, baina ez dugu uste Auzitegi Nazionalean epaitu beharreko afera denik", adierazi zien eta "elkarbizitzarako atzerapausoa" izan zela. 

Kamerarekin joan ziren guardia zibilak, baina kazetariei ez zien sartzen utzi. Dena dela, audioa iritsi da OK Diariora. "Bileran egondako norbaitek" audioa igorri zien, Olloren aburuz.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu dute eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025-03-26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude