Altsasuko alkatea mehatxatzeagatik 8 hilabeteko zigorra

  • Iruñeko Zigor-arloko 1. Epaitegiak Valladolideko A.C.G.-ri 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio. Gizon horrek Javier Ollo Martinez "beldurtu nahian", alkatea iraindu eta heriotza mehatxua egiten zion e-posta mezua bidali zion 2016ko lastailaren 15ean, ferietako liskarraren ondoren.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 12an - 11:25
Ferietako liskarraren ondoren jaso zuen Altsasuko alkateak udalaren webgunearen bidez mehatxu mezua.

Ollok mezua jaso eta gero Foruzaingoan salaketa ezarri zuen. Auzipetutako gizonak instrukzio epailearen aurrean onartu egin zuen mezua bidali zuela. Epaian jaso denez, auzipetuak "damu apur bat" adierazi zuen.

Albiste hau Guaixe astekariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude