Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

  • Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Milafranga, Mugerre, Urruña, Urketa, Uztaritze eta Ziburu.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 25ean - 14:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esperimentazio horren helburua da, herri eta hiri horietako alokairuen gorakada mugatzea eta gehiegizko alokairuak saihestea. Neurriak azaroaren 25etik aitzina izenpetuko diren alokairu-kontratu berriei eraginen die, baita alokatzailea aldatzen den kasuetan ere. Alokairua kalkulatzeko simulagailua sarean eskuragarri ezarri du Euskal Hirigune Elkargoak.

 


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.