Familiak emandako informazioaren arabera, Aletxu Zobaran euskal preso politikoak bertan behera utzi du astelehenetik mantendu duen gose greba.
Espetxeak emandako azalpenaren arabera, Ibon Goieakoetxea eta Aletxu banatzearen arrazoia moduluko zigor ziegak beteta zeudela izan da.
Gogora dezagun Aletxuk hasitako gose grebaren arrazoia bere kidearengandik aldendu izana izan zela eta, edozein kasutan, bi presoek mitard-ean eta bisitei uko egiten jarraitzen dutela, urruntzea eta sakabanaketaren aurka borroka egiteko, horixe izan baita hasieratik mantendu duten aldarrikapena.
Beraz, eta Aletxuk gose greba bertan behera utzi duen arren, azpimarratu beharra dago Valenceko kartzelan dauden bi euskal preso politikoek borrokan jarraitzen dutela. Presoak borrokan, gu ere bai!
Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 10a.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.