argia.eus
INPRIMATU
Euskal Preso Politikoak
Aletxu Zobaranek bertan behera utzi du gose greba
  • Familiak emandako informazioaren arabera, Aletxu Zobaran euskal preso politikoak bertan behera utzi du astelehenetik mantendu duen gose greba.

ARGIA @argia 2016ko abuztuaren 11

Espetxeak emandako azalpenaren arabera, Ibon Goieakoetxea eta Aletxu banatzearen arrazoia moduluko zigor ziegak beteta zeudela izan da.

Gogora dezagun Aletxuk hasitako gose grebaren arrazoia bere kidearengandik aldendu izana izan zela eta, edozein kasutan, bi presoek mitard-ean eta bisitei uko egiten jarraitzen dutela, urruntzea eta sakabanaketaren aurka borroka egiteko, horixe izan baita hasieratik mantendu duten aldarrikapena.

Beraz, eta Aletxuk gose greba bertan behera utzi duen arren, azpimarratu beharra dago Valenceko kartzelan dauden bi euskal preso politikoek  borrokan jarraitzen dutela. Presoak borrokan, gu ere bai!

Euskal Herrian, 2016ko abuztuaren 10a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.