Alberto, Jabier eta Ondarroa gara

  • Bihotzak bizi gaitu. Taupadak dira bizi pauso. Taupada bi hots omen da, bihotz. Baina hotsen arteko isiluneak etengabe erakusten digu uneoro hiltzen garela, bi hotsek etengabe sortzen garela erakusten digun neurri berean. Ondarroako historiak ere horixe erakusten digu.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1327ko irailaren 28tik ibilbide luzea egin duen herria dugu, zalantzarik gabe. Hil eta sortu etengabean. 1794an Frantziarrek erre zuten herria sentitzen dugu oraindik, 1878an itsasoak isilarazi zituen arrantzaleak entzuten ditugu oraindik, 1953an urperatutako Zubizarra gurutzatzen dugu oraindik, Itziarren seme-alabak torturen gainetik bizi dira oraindik.

Azken egunotako gertakariek bihotza isilarazi digute. Hainbeste herritar etxerik gabe ikusi ditugu; mendiak herria jan nahi duen sentsazioa daukagu. Familia osoak, gazteak, nagusiak, lagunak, ezezagunak... eskualdeko kideak guztiak. Zelan kontsolatu dena lapurtu diotena? Dena, zorra izan ezik! Zer esan Babes Ofizialeko etxeetatik babes gabe korrika alde egin behar izan dutenei! Ez da arrazoiak hausnartzeko garaia, kaltetuak babesteko garaia da. Babes ofizialak huts egindakoei herri babesa eskaintzeko sasoia da.

Oraingoan isilunea izoztu egin zaigu. Bihotz bi izoztu dizkigute. Lagun bi, seme bi, langile bi, eskualdeko kide bi, gutako bi, gu. Isilune hotza taupada bero artean. Lanak duintzen gaituela diote, baina gaur egun lanak hiltzen gaituela diogu. Duintasuna herriak ematen digu, duintasuna maite dugunaren alde borrokatzeak ematen digu, duintasuna Alberto eta Jabier maitatzeak ematen digu. Gure etorkizuneko taupadetan entzungo da euren isilunea.

Datorren domekako manifestazioan parte hartuko dugu, gogoratu nahi ditugulako. Euren izenak lau haizetara zabalduko ditugu Ondarroaren abizenak ezagutu daitezen, dauzkan guztiei bi gehitu zaizkielako.

Gure doluminik sentituena Alberto eta Jabierren etxeko guztiei. Gure elkartasun osoa etxerik gabe geratu diren guztiei. Lea-Artibaiko ezker abertzaleko kide guztiak behar duzuenerako laguntzeko prest gauzkazue.

Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Bolibar, Markina-Xemein, Etxebarria, Berriatua Ondarroa gara. Lea-Artibai osoan sentitzen dira zuon taupadak. Zazpi mendetan hainbat alditan egin duzuen moduan, egin dugun moduan oraingoan ere birsortuko gara. Ondarroako bihotza isilune bi eta milaka hots dira, gara. Bihotz horrek biziko gaitu, biziko ditu.

Jone Antsotegi, Aitziber Barandika eta Leire Beitia Lea-Artibaiko Ezker Abertzaleko kideak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!