Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

  • Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia erakusten dutenen ahotsa isilirazteagatik. Benjamin Netanyahuk Gaza hiria okupatzeko asmoari eutsi dio, "gerrari amaiera emateko modurik azkarrena" dela iritzita. 


2025eko abuztuaren 11n - 09:58
Azken eguneraketa: 12:05
Israelek Al Jazeera hedabideko bost langile zeuden kanpalekuari eginiko erasoa. Mahmoud Issa / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazatarrak soilik ez, genozidioa Gazako zerrenda barrutik munduari kontatzen dieten horiek ere hiltzen jarraitzen du Israelek: Gaza hiriko Shifa erietxearen ondoan zegoen kanpaleku bati eraso egin ostean, zazpi lagun hil dituzte Israelek jaurtitako bonbek igandean, tartean Al Jazeera hedabideko bi kazetari eta hiru argazkilari. Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, 2023ko urriaren 7az geroztik palestinarren aurkako oldarraldia zerrendatik kontatzeagatik ezaguna egin dena. Honakoa idatzi du sare sozialetan Israelek hari eta haren lankideei eraso egin aurretik: "Israelek Gaza hiriaren aurkako erasoaldia areagotu du".

Israelek bonbardaketen ondorioz hil ostean, haren "azken mezua" argitaratu dute sare sozialetan: "Hitz hauek iristen bazaizkizu, jakin ezazu Israelek ni hiltzea eta nire ahotsa isilaraztea lortu duela". 1996ko abenduan Jabalia errefuxiatu kanpalekuan jaio zenetik, palestinarren ahotsa izateko zuen "indar eta esfortzu guztia" egin duela adierazi du: "Mota guztietako minez bizi izan naiz eta askotan sufritu dut, baina inoiz ez diot uko egin egia den bezala azaltzeari". Gainera, jainkoari eskatu dio Gaza ez ahaztea, eta ez uztea "kateek eta mugek" haren ahotsa isilarazten.

Ohar batean, Al Jazeerak adierazi du al-Sharif eta haren lankideen hilketa Gazako sarraskia azaleratzen dutenen ahotsa isiltzeko saiakera bat dela: "Israelgo Gobernua eta indar okupatzaileak errudun dira kazetari palestinarrak nahita hiltzeagatik". Qatargo hedabideko bost langileen heriotza gehituta, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelek 238 komunikatzaile hil ditu Gazako palestinarren aurka eginiko erasoetan. Al-Sharifen heriotzaren egiletza aitortu ondoren, Israelgo armadak leporatu dio kazetariari Hamaseko brigada baten buru izatea eta "soldadu israeldarren eta Isralego biztanleen" aurkako aire erasoak gidatzea. 

Netanyahuk Gaza hiria okupatzeko asmoa berretsi du

Israelgo Segurtasun Kontseiluak ostiralean onartu ostean, Benjamin Netanyahu herrialdeko lehen ministroak igandean adierazi du Gaza hiria osorik okupatzea "Hamasen aurkako gerrari amaiera emateko" modurik "azkarrena" dela: "Hamasek armak uzteari uko egin dionez, Israelek ez du beste irtenbiderik harekin amaitzearekin baino". NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseilua bildu aurretik, Netanyahuk prentsaurreko batera deitu "azken egunetan zabaldutako zurrumurruak" gezurtatzeko, eta azaldu du Israelek militarki kontrolpean duela Gazaren %70 eta %75 artean. 

Gaza hiriaren okupazio militarraren nondik norakoez galdetuta, Israelgo lehen ministroak adierazi du hiri horretan dauden zibilei –milioi bat inguru daude gaur egun– "izendatutako eremu seguruetara" alde egiten utziko diela, eta eremu horietan elikagai ugari nahiz osasun arreta eskainiko zaizkiela. Gainera, Netanyahuk esan du gezurra dela Israelek Gazara bidalitako laguntza humanitarioari blokeoa ezarrita diola: "Gerra hasi zenetik, gure asmoa izan da Gazan krisi humanitario bat saihestea: Hamasen asmoa, ordea, krisi bat sortzea izan da".

Palestinaren aldeko mobilizazioak egin dituzte Donostian eta Iruñean

Euskal Herriko hiri ugari jai giro betean murgilduta, Israel Gazako palestinarren egiten ari den genozidioa salatzeko mobilizazioak egin dituzte asteburuan Donostian, Iruñean eta Bilbon, Palestinarekin Elkartasuna, Yala Nafarroa eta Bilbo-Palestina Herri Ekimena plataformek deituta, hurrenez hurren. Donostian, Boulebarretik abiatutako manifestazioan bildutako milaka lagunek babesa erakutsi diote Palestinar erresistentziari, eta Mendebaldeko gobernuek genozidioan duten konplizitatea gaitzetsi zuten: gogorarazi zuten Gaza 2005etik dagoela "setio etengabean", haien babesarekin.

Iruñean, berriz, Baluarte ondotik abiatu da Yala Nafarroak deitutako mobilizazioa, Israelekin harreman oro eten, konplizitatea stop! lelopean. Bilboko Plaza Biribilean ere, hiriko jaiei ekiteko egun gutxi falta direla, larunbatean nagusi izan ziren palestinaren aldeko mezuak, Bilbo-Palestina Herri Ekimenak deitutako elkarretaratzean. 

Palestinarekin Elkartasunak Donostian igandean antolatuako manifestazioa. Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Eguneraketa berriak daude