Aitor Renteria kazetaria hil da

  • Aitor Renteria Berriako kazetaria hil da. Mungian zela, bihotzekoak eman zion larunbatean. 51 urte zituen eta Bakiokoa zen jaiotzez, ondoren Santutxun bizi izan zen urtetan, eta arrazoi politikoengatik Ipar Euskal Herrian bizi izan azken hamarkadetan, Milafrangan, Lapurdin. Apirilean itzuli zen Hegoaldera.


2014ko ekainaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aitor Renteria artxiboko irudi batean (Arg: Gaizka Iroz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1990eko hamarkadan Iparraldeko AEKn hasi zen irakasle bezala. 2001ean Euskaldunon Egunkarian sartu zen eta bertan aritu zen kazetari lanean espainiar estatuak itxi zuen arte. Ondotik, Berriako kidea izan da, eta Baionako erredaktore burua zen. Hainbat hedabidetako kolaboratzailea zen, baita bertsolaria ere. Bilbon egin diote omenaldia igandean eta ehunka pertsona batu dira Berrian irakur daitekeenez. Bertan euskal kulturgintza eta politikagintzako ordezkari andana bildu zen.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak ondorengoa argitaratu du: "Burkide eta askatasunaren aldeko militante zintzo bat galdu dugu, euskararen herriak langile nekaezin bat, eta hutsune erraldoi hori betekaitza dela jakinik, bere izena eta izana bizirik atxikitzeko aldarria lau haizeetara hedatzen dugu".

Sare sozialetan oihartzuna izan du heriotzak, eta Berrian hauetako erreakzio batzuk bildu dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berria
2023ko uztailaren 20
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

2020ko martxoaren 4
Basque misreadings erakusketa Gasteizko Oihanederren
Berrirakurtzen

2020ko otsailaren 3
Prentsa Saria: Berriaren igandeetako azalak
"Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari"

Eguneraketa berriak daude