Aita Mari ontziaren erreskatea burutu da: migratzaileak Italian lehorreratuko dira

  • Italiak baimena eman dio Aita Mari salbamendu ontziari, apirilaren 14tik ontzian dituen 34 migratzaileak Italiako lurretan lehorreratu daitezen. Horretarako, apirilaren 19an ferry batera trasbordoa egingo dute.


2020ko apirilaren 19an - 11:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

 Apirilaren 14an 47 pertsona erreskatatu zituen Aita Mari itsas salbamenduko GKEak Maltako uretan. Maltak ukatu die bertan lehorreratzea, eta uretatik jasotako pertsona horietako batzuen egoera "muturrekoa" zela-eta, 13 hauek Lampedusan lehorreratzea lortu zuten.

Lampedusatik Sizilia mendebaldera jo zuen ondoren Aita Marik, Italiak hala aginduta. Apirilaren 18an jaso du salbamendu ontziak baimena, erreskatatutako gainontzeko 34 pertsonak leku seguruan uzteko: ferry batera trasbordoa egingo dute. Baliteke hauek berrogeialdian jartzea, koronabirusa saihesteko.


Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.