"Euskal Herria da gure herria eta Nafarroa gure estatua"

  • Podemoseko hautagai Ainhoa Aznarez izango da ezusterik ezean Nafarroako Parlamentuko presidentea. PSNko kide ohia, 2003tik 2007ra Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen. Feminista eta euskalduna. Ahotsak, Bakearen Aldeko Emakumeen taldeko partaidea izan zen eta egun Nafarroako Emakume Aurrerakoien Federazioko presidentea eta erakunde horretako presidente ordea da Espainiako Estatuan. Lanbidez irakaslea eta genero berdintasunerako hezitzailea da.


2015eko ekainaren 17an - 09:59
"Euskal Herria dugu kultura eta hizkuntzaren alorrean, baina politikoki Nafarroa da estatua. Horretarako egin behar duguna da aldaketa sakon bat". (Argazkia: Dani Blanco)

Pasa den martxoan elkarrizketa egin zion ARGIAn Reyes Ilintxeta kazetariak. Pasarte batzuk ekarri ditugu hona:

(...)

Desengainu handia hartu duzu alderdi sozialistarekin?

Baina antzeko zerbait gertatzen da beste alderdi batzuetan ere, ezta? Gauzak ez dira Nafarroan erabakitzen, Bilbon baizik, adibidez, eta nik aldarrikatzen dut Nafarroa oso bat: Euskal Herria gure herria eta Nafarroa gure estatua. Herri batek estatua behar du eta Nafarroa estatua da. Nik hori aldarrikatzen dut. Hor daude Gipuzkoako nafarrak, Bizkaiko nafarrak… Baina denak nafarrak gara.

Bat egiten duzu, beraz, Nabarralderen ideiekin?

Bai. Euskal Herria dugu kultura eta hizkuntzaren alorrean, baina politikoki Nafarroa da estatua. Horretarako egin behar duguna da aldaketa sakon bat: beste prozesu konstituziogile bat, estatu guztiek erabakitzeko eta autodeterminaziorako eskubidea izan dezaten. Estatuak aldatzen dira, gizartea aldatzen da, baina nik ez dakit zer gertatzen den Espainiako erresuma honetan: hiltzen ari den ereduari irtenbidea eman ordez, horri eutsi. 78ko Konstituzioa aldatu behar da aldarrikapen asko dagoelako, baina PSOEk ez du hori buruan. Kontraesankorra da. PSOEk beti aldarrikatu du erabakitzeko eskubidea norberaren gorputzean, esate baterako, eta zergatik ez herri batentzat? Zergatik izan behar dugu demokraziaren beldur?

Erriberako aspaldiko sozialistak nola daude?

2007an, Nafarroa Bai eta Ezker Batuarekin hitzarmena egiteko aukera galarazi zigutenean, haietako asko joan ziren. Eta orain duela urtebete, UPNri mozio zentsura azkenean ur errean gelditu zenean, beste askok berdin egin zuten. Alderdiaren oinarriak desegiten ari dira eta horrek ez dio onik egiten alderdiari. Lider batek ausardia izan behar du erabakitzen dena aurrera eramateko eta ez badute onartzen, gestora bat izendatu, Madrilen bezala, eta akabo. Hemen lider bat falta zaie.

Laura Perezek eskatuko balizu berarekin joateko Podemos-eko zerrendan, onartuko zenuke?

Aspalditik ezagutzen dut Laura. Oso jatorra da, zintzoa, koherentea, hemengoa… Nafarrak oso bertakoak gara eta Laurak egin duena izan da Nafarroa anitz hori elkartzea.

(...)

EH Bildurekin hitzarmenik egin daiteke?

Zergatik ez? Alderdi bat da. Ez dut ulertzen zergatik hainbeste mamu eta hainbeste beldur. Beno, orain mamua Podemos da. Lehen “que vienen los vascos”, orain “que vienen los de Podemos”. Lehen momentuetan aldarrikapen nazionalak alde batera utzi behar dira oinarri minimo batzuetan ados jartzeko. Larritasun egoerei irtenbidea eman behar zaie. Hori da premiazkoena.

(...)

Ekaineko Nafarroa, nolakoa?

Ilusioz, bestelako diskurtsoez eta kolorez betea: ekologisten berdea, feministen morea… Parlamentua kolorez bete behar dugu. Zaila izango da, Nafarroa zorpetuta utziko digutelako. Hezkuntza eta osasungintza ahulduta eta Nafarroak behar ez dituen Los Arcoseko zirkuitua edo Arena pabilioia bezalako proiektu faraonikoekin. Sosik gabe ezin da gauza handirik egin eta horrek epe ertainera dakar boto-emaileen esperantza galtzea. Ezkertiarrok segituan gure gobernuei zaplazteko ederrak ematen dizkiegu, oso kritikoak garelako. Bakea eta lasaitasuna behar dugu gobernu anitz honek bere lana egin dezan egoera ekonomiko zail horretan. Denok batera, goian daudenak eta herritarrok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude