AHTaren obretarako zabortegi bat ezartzea aurreikusten dute Donostialdeko Belartzan

  • 120.000 metro kubikoko betelana eginda dago bertan 2016tik. Talde ekologistek ez zela legezkoa salatu zuten eta gaia auzitegietara eraman zuten. Auzitegiek arrazoia eman zieten talde ekologistei, baina legez kanpoko ekimena egin zuten enpresek ez dute kasurik egin.


2020ko uztailaren 24an - 11:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abiadura Handiko Trenaren obrek Belarzako lurrak zeharkatzen dituzte Astigarraga eta Lezo artean, Añorgatik gertu. Bertan, trenbidearen eraikuntza lanek utzitako hondakinentzako zabortegi bat ezarri nahi dute, Noticias de Gipuzkoa egunkariak kaleratu duenez.

Gune horretan 120.000 metro kubiko harri isuri ziren 2016an, eta kolektibo ekologistek biltegi hori kritikatu zuten. Halaber, “legez kanpokoa” dela adierazi eta auzitara eramatea erabaki zuten. Auzitegiek arrazoia eman zieten ekologistei, eta Donostiako Udala duela urtebete zigortu zuten legearen aurkako harri-betelana baimentzeagatik, eta agindu zion lurrok isurketa egin aurreko egoeran utzi behar zituela. Hori dela eta, udalak lursailaren jabeei harriak kentzeko agindu die, baina horiek ez dute jaramonik egin. Hainbat isun eta errekerimendu jarri ostean, udalak ekainean iragarri zuen modu subsidiarioan erretiratzeko izapideak hasiko zituela. Ondorioz, udala bera arduratuko omen da harriak lekualdatzeaz, baina operazioaren kostua enpresa jabeari egokituko zaio.

Erabakia Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak iragarri zuen azken bilkuran, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak mozioa aurkeztu ostean. Talde ekologistek, Haritzaldek kasu, txalotu egin zuten erabakia, baina “udalak erabakia aplikatzeko izan duen atzerapena” kritikatu zuten.

Hilabete beranduago, AHTari buruzko dokumentazio publikoak Belartza “zabortegia” dela identifikatu zuen. Aurreikusitako trenbide-sarearen informazio-azterketaren arabera, aipatutako tartean hamabost bat puntu egongo lirateke obretatik datozen lurrak uzteko; horietako lau Donostiako udalerrian daude. Belartzakoaz gain, Rezola zementu-fabrikaren ondoan beste zabortegi handiago bat dago, eta txikiagoak diren beste bi, berriz, Martutene inguruan. Trenbide-ibilbideko zabortegi guztietan handiena Andoainen dago.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.