Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

  • 2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 20an - 08:30
Periódico de la construcción
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Gobernuak bide egin dio Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gasteiz (Araba) eta Burgos arteko lotunea eraikitzen hasteari, abenduan proiektua onartu ostean, ministroen kontseiluak atzo baimendu baitzuen obraren lizitazioa. Beraz, proiektua lehiaketara atera da jadanik. 96 kilometro baino gehiago edukiko ditu guztira lotune horrek, eta AHT Madrilekin eta AVE trenarekin konektatuko du. Hala ere, bost zatitan banatuko dute bide guztia, eta aurreneko zatia egiteko lanak dira orain onetsi dituztenak.

8,4 kilometro inguru besterik ez ditu lehen zatiak, baina kostua erraldoia izango da: 2.000 milioi eurokoa, Espainiako Garraio Ministerioaren aurreikuspenen arabera. Itxura denez, gainera, handiak dira obraren zailtasun teknikoak, eremu menditsu bat zeharkatu beharko baitu trenbideak; Pancorboko haizpitartearen eta Orabenes mendien artekoa, hain justu. Lotunearen gainerako zatiak ere aurten lizitatu nahi dituzte.

Esklabotza-baldintzak AHTren obretan

AHT Gelditu! plataformak deituta, joan den asteburuan manifestazio bat izan da Iruñean (Nafarroa), AHT eraikitzeko obretan jarduten duten langileek jasan behar dituzten miseriazko lan-baldintzak salatzeko. Obra horiek martxan jarri zituztenetik, Euskal Herrian gutxienez hamabi beharginek galdu dute bizia lan horietan.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.