AHT mintzagai Europako Alferrikako Mega-Proiektu Inposatuen Foroan


2013ko abuztuaren 5ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mega-proiektu guztiek ezaugarri berdinak dituztela nabarmendu dute Foroan.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Abiadura handiko trenaz gain, autopistak, aireportuak, meategiak, urtegiak eta kirol instalazio erraldoiak izan dituzte hizpide, besteak beste, foroan parte hartu duten eragileek.

Tartean izan dira, adibidez, Ingalaterra, Italia eta Suitzako tren lasterraren aurkako ekintzaileak; zentral nuklearren kontrako Frantzia eta Alemaniako kolektiboak; eta Turkiako Gezi parkea merkatal-gune bilakatu nahi duen proiektuaren aurkako taldeak.

Foroan parte hartu duten ekintzaileen hitzetan, proiektu horiek guztiek ezaugarri berdinak dituzte: ingurunea kaltetzen dute, alferrikakoak dira, gutxiengoari egiten diote mesede, diru-publiko ugari xahutzen da, eztabaida demokratikoari oztopoak jartzen zaizkio eta aurkako protestak errepresioarekin isilarazi nahi dira.

Hain justu, AHTren aurkako ekintzaileek sufritutako errepresioa hizpide, AHT Gelditu eta Mugitu kolektiboek gogorarazi dute 2011ko urrian Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuari tartak jaurti zizkioten lau lagunentzat 4 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituela fiskalak.

Datorren urtean Errumanian egingo da alferrikako mega-proiektuei buruzko foroa.

 

 


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.