Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen, oraindik apartheida eta ilegalizazioen politiken eraginak nabarmenak zirenean.
Ahotsa.info Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal komunikabideen aurka egindako hainbat erasoren ostean jaio zen. Aurretik Apurtu.org webgunea egon zen, 2011an itxiarazi zutena euren kideen aurkako operazio polizial bat medio. Pitu kazetaria urte eta erdi egon zen espetxean, baina kalean geratu zirenak kikildu ordez, Ateak Ireki komunikabidearen sorrerarekin erantzun zioten errepresioari. Ibilbide laburra izan zuen, baina, komunikabide digital berri hark, ANk hura ere itxi baitzuen 2013an, Herrira sarearen aurkako operazio polizialaren baitan.
Hortik sortu zen orduan Ahotsa.info, crowdfunding baten laguntzaz dirua lortuz. Euskal Herriko txoko guztietatik erantzun zitzaion adierazpen askatasunaren aurkako azken eraso hari eta Nafarroak behar zuen aniztasuna bermatzeko, gurea bezalako komunikabide digital bat behar zela ulertu zuen gizarteak. 2014ko martxoan abiatu zuen bere ibilbidea Ahotsa.infok.
10 urte hauetan guztietan pasarte ikusgarriak bizi izan ditugu, berriak batzuk, zaharrak-berri besteak: herritarren borondateak eskuina bota du Nafarroako instituzioetatik eta lehen aldiz abertzalea izan den lehendakaria ikusi dugu Gobernuan; baita Iruñeko alkate abertzalea ikusi ere; jai herrikoien berpiztea bizi izan dugu, gune soziokomunitarioen eta topaleku berrien sortzea, euskararen aldeko urrats eta ekimen esanguratsuak, gaztetxeen sorrera eta desalojoak, operazio polizialak eta errepresioaren aurkako erantzunak, presoen eskubideen aldeko ekimenak, Ama Lurra eta ekologiaren aldeko ekintzak, LGTBI+ mugimenduaren eta feminismoaren gorakada, langileen eskubideen aldeko borroka eremu berriak, migratzaileekiko elkartasun erakustaldiak… Horren guztiaren lekuko izan da Ahotsa.info eta bere ikusle guztiei erakutsi nahi izan die aipatutako Nafarroako aniztasun zabal hori.
Lortu dugulakoan eta ibilbide oparo honetan lagun izan zaituztegun zuekin guztiekin ospatu nahi dugulako, bi ekitaldi antolatu ditugu:
Lehenengoa, apirilaren 25ean, Iruñeko Katakraken: mahai-inguru bat antolatu dugu Gardentasuna elkarteko kideekin batera. “Espionaje policial en movimientos sociales e investigaciones periodísticas de medios populares” izenburupean, Gemma Garcia (La Directa), Pastora Filigrana (abokatua) eta Ahoztar Zelaieta (kazetaria) solasean arituko dira Patxi Zamora kazetariaren gidaritzapean. Mahai-ingurua bukatzerakoan, luntx bat eskainiko da.
Eta bigarrena, apirilaren 26an, Txantreako Akelarre tabernan: urteurrenaren festa izanen da. Jatekoa, edatekoa eta dantzatzeko musika izanen dugu eta Ahotsa.inforen ibilbidea behar bezala ospatuko dugu. Zatozte, gonbidatuta zaudete!
ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]