Ahmad Yacoub, Gazatik: “Infernu hutsa izan da bart gaua”

  • Israelgo armadak Gazako zerrenda bonbardatu du beste gau batez eta dagoeneko 70 palestinar baino gehiago hil dituzte aste honetan. Ahmad Yacoub Gazako idazlearekin hitz egin du Info7 irratiak Palestinan egunotan gertatzen ari denaz.


2014ko uztailaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Astearteko bonbardaketetan zauritutako pertsona bat nola eramaten duten ikusten da irudian. Israelek bonbardaketa gogorragoak egin ditu asteazken gauean (argazkia: Reuters).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Infernu hutsa izan zen bart gaua” adierazi du Yacoubek, Israelgo armadaren etengabeko bonbardaketak deskribatzearekin batera. “Erasoaren eskala hazten ari da eta israeldarrak horretarako arrazoi faltsuak baliatzen ari dira”, esan du Jon Mikel Fernandezek egin dion elkarrizketan.

 “Lehen propagandarako gauza bat egiten zuten: etxeetara deitzen zuten telefonoz, esanez bost minutu barru eraikin hori bonbardatuko zutela. Zer egin dezake familia batek bost minutuan? Badirudi politika hori aldatu dutela eta orain abisurik eman gabe hasi dira bonbardatzen”, kontatu du ostegun goizean.

Nazioarteko komunitateari dei egin dio Yacoubek egoera honekin amaitzeko: “Gazako herritarrak oso minduta daude AEBen isiltasunagatik eta oro har Mendebaldeak hartu duen jarrerarengatik. Israel babesten ari dira, bere burua defendatzeko eskubidea duen aitzakian”.

Informazio gehiago:

Entzun elkarrizketa osoa Info7 irratiaren webgunean (gaztelaniaz).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Eguneraketa berriak daude