Agurtzane Delgado ermuarra aske geratu da, 19 urte preso eman ostean

  • Agurtzane Delgado Iriondo preso politiko ermuarra abenduaren 1ean atera da Albaloteko (Granada, Espainia) espetxetik. 2000. urtean atxilotu zuten, eta 2007ra arte Frantziako Estatuan izan zen preso. Eta hortik aurrera, Espainiako Estatuko kartzeletan.


2020ko urtarrilaren 2an - 10:57
Delgado, ezkerretik hirugarrena, espetxea atzean utzita / Etxerat
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1979an ere atxilotua izana zen Delgado, Naiz.eus-ek jaso duenez. 1990eko hamarkadan, Montevideon zela, Uruguaik bera entrega zezan eskatu zuen Espainiako presidente Felipe Gonzalezen gobernua, baina ez zuen lortu. Espetxealdiaren azken garaian, ezaguna izan da Granadako emakume presoek egindako borroka. 2017an isolamendura bidali zituzten Delgado eta Ainhoa Mujika, kartzela horretan ematen ari zen hainbat eskubide bortxaketa salatzeagatik.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.