Agroekologian dabiltzan etxalde eta laborariak ezagutzeko bisitak antolatu dituzte

  • Agroekologia baserritarrek eta herritarrek elkarrekin egin beharreko bidea dela sinetsita, uda honetan ere Etxalde bisita kanpaina abiatu du Eukal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboak.


2022ko maiatzaren 24an - 11:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Etxalde bisitak, gure kolektiboko baserriak eta laborariak ezagutzeko aukera bikaina dira. Konfiantzazko giroan kolektiboki adostu ditugun irizpideak eta beharrezko neurriak birpasatzen ditugu, elkarrekin agroekologiaren bidean aurrera egiteko”, dio EHKOlektiboak.

Edozeinek parte hartzeko bisita irekiak direla eta etxaldeko laborariez gain beste laborari batek, herritar batek eta kolektiboko dinamizatzaileek parte hartuko dutela azaldu dute. Lotura honetan eman daiteke izena.

Helburuetako bat izango da Berme Sistema-Partehartzailea herritarren artean ezagutaraztea. Eta zer da BSP? Bideo honetan grafikoki azaldu dute:

 


Eguneraketa berriak daude