“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Astearte goizean, Iruñeko epaitegiaren parean agerraldia egin dute Baztango Aroztegia proiektuaren kasuan auzipetuta dauden zazpiek eta haiei babesa adieraztera joan direnek. Manifestaziora deitu dute hurrengo astebururako, otsailaren 1erako, Iruñean. Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu! lelopean egingo da, 16:00etan abiatuta epaitegien paretik.
Elkartasun keinu ugari ari dira jasotzen, eta autobusak ari dira antolatzen Euskal Herriko makina bat lekutatik. Besteak beste, hitzaldi informatiboak ematen ari dira han eta hemen, auziaren berri lau haizetara zabaltzeko.
ARGIAren eta Bizi Baratzearen Egonarria bideopodcastean gonbidatu izan genuen Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia eta Aroztegiaren aurka egiteagatik auzipetuta dagoen pertsonetako bat. Elkarrizketa ikusgai eta hemen irakurgai duzue.
Atzera begiratua
Baztango Lekarozko Aroztegia mende hasieratik datorren makroproiektu urbanistikoa da, zeina Aroztegiko jauregiaren jabe den Palacio de Aroztegui S.L. enpresak erabat itxuraldatu nahi duen XIII. mendeko eraikina eta haren ingurumaria. 300 biztanle eskas dituen herrian, 228 etxebizitzako urbanizazioa, Hilton kateko luxuzko hotela eta golf zelai bat eraiki nahi ditu.
Azken hamarkadan, Baztango herritarrek hasieratik ezezkoa adierazi izan badute ere, baita herri mailan galdeketa eginda ere, areagotu egin dira proiektuaren aurrera urratsak. 2016ko urtarrilean, esaterako, Geroa Bairen Nafarroako Gobernuak proiektu urbanistikoari hitzezko onespena eman eta aitzinera egitea erabaki zuen, eta Baztango Batzar Nagusiak segituan arbuiatu zuen ekinbidea. Manifestazio jendetsuak egin ziren.
Instituzioen esferatik aurka egin izanagatik, hainbat pertsona ikertu eta salatu zituzten notiziak 2016ko maiatzean ezagutu ziren, eta gobernuaren aldeko prentsak zioen 50.000 mila euroko kalte-ordainak eskatuko zitzaizkiela. Pertsona horiek beraiek ez zuten prentsaz haragoko notiziarik. Deklarazioak hartu zizkieten Iruñeko epaitegian, eta itxaronaldia luzatu zen. Azkenean, ez zen larderiaz haragoko ekinbiderik izan.
Besteren artean, Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegi absolbituta geratu zen Aroztegiko proiektua "pelotazoa" zela esateagatik. Baina proiektu urbanistikoaren bultzatzaile den enpresak errekurtsoa ipini zuen Elizegiren aurka. Espainiako Auzitegi Goreneraino heldu zen auzia; azkenean, Gorenak arrazoia eman zion Elizegiri. Baztango alkate zen Joseba Otondok ere makina bat bider deklaratu behar izan zuen epailearen aurrean, behin eta berriz salatzen baitzuen enpresak.
Hondeamakinak Lekarozen
2018ko udaberrian, Nafarroako Gobernuaren oniritzi eta baimen guztiak lortuta, Aroztegiaren proiektuaren obrak edozein unetan hasiko zirela ohartarazi zuten herritarrek. Tramiteak abian ipini zituen Palacio de Arozteguía enpresak; Hilton luxuzko hotel kateari esleitu zion hotela eraikitzeko ardura.
2021eko apirilean heldu ziren hondeamakinak Lekarozko lurretara, txikizioa eragitera, eta proiektuaren aurkako kanpaldia abiatu zuten herritarrek. "Interes ekonomikoa ongizate guztiaren gainetik paratzen duen enpresarik ez dugu nahi Baztaneko lurren gainean", adierazi zuten ARGIAri igorritako oharrean.
Apirilaren 16an abiatu zuten kanpaldia, eta apirilaren 28ra arte egon ziren ika-mikak hondeamakinekin eta Poliziarekin. Azkenean, ospa egin zuten hondeamakinek, eta herritarrek garaipena ospatu eta kanpaldiari akabera eman zioten. Garazi Zabaletak elkarrizketatu zituen kanpaldian aritu ziren bi pertsona ARGIAn.
Kanpalditik karriketara. Presio egiten segi zuten herritarrek proiektua behin betiko gelditzeko eskatu zuten, espero zutelako hainbat manifestari deklaratzera deituko zituztela. Isun eskaerak, 20.000 eurokoak, handik gutxira heldu ziren, eta herritarrek diru-bilketa abiatu zuten.
Azken bi-hiru urteetan, ordea, bestelako bide bat ere zabaldu zen epaitegietan: Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituen enpresak. Bide hori ez da gehiago urratu, ordea. Besteak segida luzeagoa izan du: hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatzen dituzte zazpi baztandarrentzat, kanpaldia antolatzeagatik "talde kriminal izaera" dutela leporatuta.
Otsailean ziren epaitzekoak zazpi pertsona horiek, eta testuinguru horretan deitu dute otsailaren 1eko manifestazioa, baina atzeratu egingo da epaiketa.
Estitxu Eizagirrek gaiari buruzko analisia idatzi du asteon ARGIAn.
Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.
Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.
Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]
Goiza epel esnatu da Iruñean, eta Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean epela beroa zen, elkartasunaren beroa. Baztandik hurbildutako Aroztegiko Elkartasun Komiteak karpa jarrita zuen auzitegiaren aurrean eta dozenaka pertsonak haien elkartasuna adierazi diete zazpi... [+]
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]
Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]
Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.
Euskal Herriko hainbat arlotako 196 pertsona ezagunek Aroztegiako auzipetuen aldeko manifestua aurkeztu dute Iruñean astearte goizean. Errepresioa eta Aroztegiako proiektuak ordezkatzen duen garapen eredua salatu dituzte. Astelehenean hasiko den epaiketa salatzeko ekintzak... [+]
Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]
Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.