Hirugarren aldiz deklaratu behar izan du Baztango alkateak Aroztegiari buruz

  • Palacio de Arozteguía enpresako sustatzaileek prebarikazio-delitua egotzita berriz joan behar izan zuen abenduaren 1ean Iruñeko epaitegira

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 2an - 15:54
Palacio de Arozteguiak hirugarren aldiz salaketa paratu du Joseba Otondo Baztango alkatearen kontra. (Argazkia: arranbela.blogspot.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Palacio de Arozteguía SL-k hirugarren aldiz paratu du Joseba Otondo Baztango alkatearen kontrako salaketa, oraingoan prebarikazio-delitua egotzita. Hori dela eta, abenduaren 1ean, Iruñeko epaitegian deklaratu behar izan zuen.

Joan den urtean, «isiltasun administratiboari esker» Aroztegiko proiektuaren lehen faserako sustatzaileek lortua zuten obren baimena bertan behera utzi zuen Baztango udalak. Erabaki hori hartzeko, Nafarroako Gobernuko Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuko txosten batean oinarritu zen Balleko Etxea. Udaleko zerbitzu juridikoen ustez, txosten hori hotela eta zerbitzu osagarriak eraikitzearen kontrakoa zen, baina Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren arabera, «eraikitzeko osagai arkitektonikoetan aholku batzuk bertzerik ez ziren» eta Baztango Udalari zuzendu zitzaion, sustatzailea araudira egokitzeko eskaria egin zezan.

Baztango EH Bildutik adierazi dutenez. «oraingo marko politiko eta instituzionalean alkatea herritarren adierazpide demokratikoaren ordezkaria da, herritarren erranari eta interes publikoari zor zaiona». Haatik, «Palacio de Arozteguíak judizialki, behin eta berriz, zanpatu nahi du, alkatea beren erranetara apalarazteko. Beren nagusitasun ekonomikoa erabili nahi dute instituzio eta ordezkari politikoak makurrarazteko. Eta hori ez da onartzen ahal» salatu dute.

Horren aitzinean Baztango EH Bilduk Aroztegiko bultzatzaileen «jazarpen judiziala» gogor gaitzetsi nahi du, «beraien jokabide guztiz antidemokratikoa salatu bidenabar».

Joseba Otondori babesa eta elkartasuna adierazteko epaitegiaren kanpoko aldean elkarretaratzea egin zuten abenduaren 1ean hainbat herritarrek,  azkeneko salaketa hau gaitzesteko. Otondok berak, sustatzaileek «bere ahalmen ekonomiko ikaragarria hamarnaka baztandarren kontrako jazarpen judiziala» egiteko erabiltzen dutela salatu zuen.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude