Epaiak utzitakoaren balorazioa jendaurrean egin du gaur Aroztegiko Elkartasun Komiteak.
Laburbilduz:
Talde kriminalaren akusazioa eta bizi osoko zigor ekonomikoa kentzea lortu bada ere, desobedientzia zibila 62.000 €-ko isunez ito nahi izan dute bertze behin ere.
Sententzia hau ez zen mobilizaziorik gabe lortu izanen. Borrokak merezi du, eta UGEP-ak (Aroztegiko planak) indarrean segi bitartean borrokan jarraituko dugu!
Adi hurrengo deialdiei!
Hona hemen gaurko agerraldiaren bideoa:
Hemen, berriz, Berriak egin duen laburpena:
Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du epaiak «argi-ilun anitz» utzi dituela
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.