Aroztak taldeko hamar ekintzaile deklaratzera deitu dituzte

  • Astelehenean helarazi zizkien Guardia Zibilak deklaratzeko zitazioak. Bi egun lehenago, larunbatean, ehunka pertsonak parte hartu zuten Aroztak taldeak Aroztegiaren aurka deitutako manifestazioan.


2021eko maiatzaren 19an - 09:36
Larunbateko manifestazioako irudia (Argazkia: Ekinklik)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean, Poliziaren aurrean deklaratzeko zitazioak helarazi zizkien Guardia Zibilak Aroztak taldeko hamar ekintzaileri. Lekarozko Aroztegia proiektuaren aurkako kanpaldian parte hartu izanarekin loturan, bortxa delitua leporatzen diete.

Aroztegiaren aurkako kanpaldia apirilaren 8an abiatu zuen Aroztak taldeak, eta hamaika egunez eutsi zioten bertan, harik eta Aroztegia proiektuko lanak gelditzea lortu zuten arte. Gauzatutako erresistentziaren bidez lortu zuten hamaikagarren egunean Palacio de Aroztegia SM enpresak makinak handik ateratzea. Gelditzea lortu dena makroproiektu urbanistikoa da, bideratua dagoena Lekarozko herrian eraikitzera golf zelai bat, spa gune bat, 126 logelako hotela eta luxuzko 228 etxebizitza.

Proiektuaren aurkakotasuna agertuz, larunbatean ehunka pertsonak bat egin zuten Aroztak deitutako manifestazioarekin. Antolatzaileen arabera, 2.500 pertsona inguruk parte hartu zuten Aroztegia gelditu, UGEPik ez, inposiziorik ez! lelopean Elizondotik Lekarozera egindako mobilizazioan. Agerraldi jendetsua egin eta bi egunetara deitu zituzten Aroztakeko hamar kideak deklaratzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude