Aernovak 100 lagun kaleratuko ditu Berantevillako lantegitik

  • Aeronautika enpresak Berantevillako langileen %22 kaleratuko dituela iragarri du. Kaleratzeez gain, langileen %15ari lan erregulazio-espedientea aplikatuko diote, Halabedi-k argitaratu duen arabera.


2020ko azaroaren 20an - 15:14
Arg.: ELA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aernnovak 100 langile kaleratuko dituela jakinarazi dio enpresa-batzordeari, Arabako langileen % 22; gaur egun, Aernnovak 454 langile ditu. Berantevillako lantegiari eragingo diote kaleratzeek, Arabako Aernnovako lantegirik garrantzitsuenari.

 

Uztailean iragarri zuen enpresak nazioarteko langileen %20 kaleratzeko asmoa zuela, 950 langile guztira. Kaleratze horiek Arabako lantegietan nola eragingo luketen zehaztu gabe gabe hilabeteak igaro ondoren, langileen kezkak bete egin dira.

Zuzendaritzak kaleratzeak justifikatu ditu ekoizpena %37 jaitsi delako eta enpresak 42 milioi eurotik gora galdu dituelako. Sindikatuek azpimarratu dutenez, aeronautikaren sektoreak bizi duen egoera koiunturala da, eta neurri "ez hain traumatikoak" hartzea eskatu dute, "Inor atzean utzi behar ez izateko".

Kaleratzeak 2021eko otsailetik aurrera gauzatuko dira. Kaleratzeekin batera, enpresak langileen %15ari eragingo dion lan-erregulazioko espedientea aplikatuko du, eta 2021eko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Albiste hau Halabedi-tik jaso dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Eguneraketa berriak daude